BERRIA TXAPELKETAKO FINAL-HAMASEIRENETAKO AZKEN HIRU KANPORAKETAK JOKATUKO DIRA ASTEBURU HONETAN

Besteak beste, Ultzamako (Nafarroa) eta Olgetango (Bizkaia) taldeak aurrez aurre ariko dira igande goizez, Hernaniko Udal Pilotalekuan, 11:00eatik aurrera. Nafarrak faborito aterako dira, gazte eta nagusietan bikote indartsuak dituelako. Ondorengoak izango dira partidak.   ULTZAMA – OLGETAN Kadeteak: Torres – Arce / Yuste-Muguruza Gazteak: Diez de Ulzurrun – Gaskue / Iriondo-Beaskoetxea Nagusiak: Otxandorena-Sarasa / Urretxu … Leer más

ZUGARRALDEK NAGUSITASUN OSOZ MENDERATU DU DANOK LAGUNAK

Emaitzak adierazi bezala, Zugarraldek erabateko nagusitasuna azaldu zuen joan den igandean Danok Lagunak taldearen aurrean, Hernaniko pilotalekuan. Berria Txapelketako hirugarren kanporaketan nor baino nor aritu ziren Burlatakoak eta Ortuellakoak, eta nafarrek talde ederra dutela erakutsi zuten, aintzat hartzeko modukoa. Ondorengoak izan ziren emaitzak.   DANOK LAGUNAK 0 ZUGARRALDE 3 Kadeteak: De Valles – Acevedo 9 … Leer más

DANOK LAGUNAK ETA ZUGARRALDE AURREZ AURRE ARIKO DIRA HERNANIKO PILOTALEKUAN

Ohi bezala, BERRIA Txapelketako bi kanporaketa jokatu behar ziren datorren asteburuan, baina klubekin adostasun batera ailegatu ondoren, kanporaketa bat atzeratu egin da datorren astera arte. Zehazki, Intxurreren eta Usansoloren artekoa. Beraz, jaialdi bakarra izango da datorren igandean, Hernaniko Udal pilotalekuan, 11:00etatik aurrera: Ortuellako Danok Lagunak eta Burlatako Zugarralde. Hasiera batean, kanporaketa orekatua bezain ikusgarria espero … Leer más

TXUKUN LAKUAK HORTZAK ESTUTU BEHAR IZAN DITU AZKOITIA MENDERATZEKO (2-1)

Bigarren kanporaketa Astigarragako Udal Pilotalekuan jokatu zen ordu berean, eta harmailetan bildu zirenek izan zuten zer ikusia eta zer gozatua. Hasi eta buka, hiru partida eder eskaini zituzten Txukun Lakuak eta Azkoitiak, eta azkenean arabarrak nagusitu ziren, 2-1eko emaitzarekin. Azpeitiko Ilunpe izango dute aurkari hurrengo fasean. Hori bai, Azkoitiak ere aukera ugari du final-zortzirenetan izateko, … Leer más

MARKINAK GORRIAK IKUSI DITU AMURRIORI IRABAZTEKO (2-1)

Gorriak eta bi ikusita sailkatu da Markina Berria Txapelketako final-zortzirenetara. Bizkaiko taldeak Amurrioren aurka neurtu zituen indarrak, Hernaniko Udal pilotalekuan, eta guztia galduta izatetik kanporaketa irabaztera igaro zen. Kadeteetan aise galdu eta gazte mailan galtzen joan ondoren, bazirudien kanporatu egingo zirela, baina emaitzari buelta ematen asmatu zuten. Hala, Markinak final-zortzirenetan Hernaniren aurka jokatuko du.   … Leer más

Denboraldi osoan elkarteka jokatzen den lehiaketarik garrantzitsuena abiatzeko prest dago jada: XIV. Berria Txapelketa

Denboraldi osoan elkarteka jokatzen den lehiaketarik garrantzitsuena abiatzeko prest dago jada: XIV. Berria Txapelketa. Final-hamaseirenetako lehen bi kanporaketak datorren igandean jokatuko dira, hilaren 9an, Hernaniko eta Astigarragako pilotalekuetan, 11:00ean. Zehazki, Markinak (Bizkaia) eta Amurriok (Araba) neurtuko dituzte indarrak igande goizez, Hernaniko Udal pilotalekuan. Ondorengo taldeak kantxaratuko dituzte bi elkarteek:   Kadeteak: Sololuze – Azpiazu (Markina) … Leer más

PEBET, FINAL AURREKOETAN

Antton Pebet Memoriala finalaurrekoetan da jada. Urte honen hondarrean, bi jaialdi eder antolatu dituzte Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Final laurdenetatik hasi da txapelketa eta beraz, partida bana jokatuta iritsi dira bikote guztiak finalaurrekoetara. Ostiral arratsaldez, 19:00tan hasita, bi partida izango dira. Lehenengoan, nagusien mailakoan, Prado eta Etchegoin, Urretabizkaia eta Santxezen aurka neurtuko dira. Lehen bikotea … Leer más

V. PEBET OROIMENEZKOAN BIGARREN FINAL LAURDENETAKO JARDUNALDIAK ASTEBURUAN

OSTIRAL ETA LARUNBATEAN BI EGUNETAN 19:00ETAN JOKATUKO DIRA PARTIDAK Lehen jardunaldiko partidak arrakastatsuak eta bikainak izan ziren. Ostiralean, ia betetako pilotalekuan eta gazte mailan Riol portugaldarrak eta aginakako Arangurenek 22-14 irabazi zieten Goizuetako Salaberria eta Ruiz errioxarrari. Arangurenek pilotakada biziagoak jo zituen eta gutxiago galdu zuen Ruizek baino. Salaberriak berriz, gauza politak erakutsi zituen arren, … Leer más

Hastear da V. Antton Pebet Memoriala

Kronika: Iñaki Otaegi » Gibitegi II» Abenduaren 9an hasi eta urtarrilaren 7ra arte luzatuko da txapelketa. Aurtengoan ere, Villabonako Behar Zana elkartekoek, badute pilotazalea asetzeko asmoa. Beste behin eta aurten bosgarren aldiz antolatu dutelako eskuz binakako Antton Pebet Memoriala, Behar Zanan pilotan aritzen zen Angleteko gaztearen oroimenez jokatzen dena. Ohitura duten bezala, aurten ere gabon … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA : ILUNPE – HERNANI

XIII. Berria Txapelketako final-laurdenetako azken kanporaketa jokatu zen astearte arratsaldez Hernanin, eta faboritoak ez zuen hutsik egin. Azpeitiko Ilunpek 2-1 menderatu zuen Hernani, eta Andoaingo Gaztelekuren aurka jokatuko du finalerdia, datorren igandean. Ondorengoak izan ziren emaitzak.   Kadeteak: Iriarte – Egiguren 22 Arizmendi – Zugasti 4 Gazteak: Alberdi – Odriozola 22 Agirre – Alberdi 18 … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA : ERREKA 2 – PAGAZPE 1

Ikusmin handia zegoen Doneztebeko Erreka eta Usurbilgo Pagazperen arteko lehia ikusteko, eta ez zen gutxiagorako izan. Orain arte XIII. Berria Txapelketak izan duen kanporaketarik ederrena jokatu zuten bi taldeek, eta Nafarroako taldeak lortu zuen finalerdietarako txartela. Besteak beste, kadete eta gazte mailetan duen kalitateari esker. Hala, iazko txapeldunak agur esan behar izan dio lehiaketari. Ondorengoak … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA

Igande honetan Andoaingo eta Hernaniko frontoietan jokatuko dira final zortzirenetako azken 2 kanporaketak, Hernanin eta Andoainen.   Andoainen goizeko 10:30etatik aurrera Ultzamako Buruzgain eta Azpeitiako Ilunpe taldeek neurtuko dituzte indarrak. Hauek izango dira jokatuko duten pilotariak:   BURUZGAIN – ILUNPE Kadeteak : Diez de Ulzurrun – Hualde / Egiguren – Unanua Gazteak : Torres – … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA : FINAL ZORTZIRENAK

Aurrera jarraitzen du XIII. Berria Txapelketak, eta joan den igandean final-zotzirenetako bosgarren kanporaketa jokatu zen Hernaniko Udal pilotalekuan. Besteak beste, Nafarroako bi talde historikoren arteko derbia jokatu zen, eta hiru partidak irabazita Oberena nagusitu zitzaion Zugarralderi. Orain, Andoaingo Gazteleku izango du aurkari final-laurdenetan.   OBERENA 3 ZUGARRALDE 0 Kadeteak : Yaniz – Santamaria 22 Villanueva … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA (FINAL ZORTZIRENAK)

Igande onetan Hernani eta Andoaingo pilotalekuetan XIII. Berria Txapelketako final-zortzirenetako beste bi kanporaketa jokatuko dira. Hernanin, Nafarroako bi piilota elkarte lehiatuko dira igande goizez: Iruñeko Oberena eta Burlatako Zugarralde. Arratsaldez, berriz, Andoaingo Gaztelekuk Gasteizko Txukun Lakua hartuko du. Hasiera batean, bi kanporaketa polit espero dira.   Igande goizez, 11:00eatik Aurrera Oberenak eta Zugarraldek derbi erakargarria … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA (ZAZPI ITURRI – LEA IBARRA)

Larunbatean jokatutako kanporaketan emozioa izan genun gazte mailako partidan, Larrunarri Amezketako frontoian elkartutako pelotazaleak, Zazpi Iturri Amezketako klubaren garaipena ikusi genun, Lea Ibarra Munitibarreko klubaren kontra, 2-1ko emaitzarekin final laurdenetara sailkatu zan Zazpi Iturri eta Lapke Lazkaoko klubaren kontra jokatuko du, kanporaketa oso interesgarri batean, huek izan ziran larunbateko emaitzak :   ZAZPI ITURRI 2 … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE