Euria eta airea nagusi, atzo Tolosan

 Partida zorrotza pilotari gazteentzat. Arg.: Garazi Mtnez. Suarez Euria kalean… Naroa Mtnez. Suarez Giroa ez da oso beroa izan, jende askorik ez baita egon frontoian, nahiz eta txapelketa eta debuta eskaintzen ziguten partida berean. Beharbada, Euskal Herriko zonalde gehienetan bezala, Tolosan ere euri zaparradak botatzen egon delako. Lemunok ezin izan du debuteko partida irabazi, 21-16 … Leer más

Gazteleku sasoiko hasi da

Berria Andoaingo taldeak nagusitasunez kanporatu du Arkupe, Gernikako taldea, BERRIA Txapelketan parte hartzen duen lehen aldianTxumulutxueta eta Danok Lagunak taldeen artekoa bi aste barru jokatuko da ziurrenikAurreko ostiral gauean Euskal Herria astindutako zikloiak VI. BERRIA Txapelketa ere aztoratu zuen. Segurtasun arrazoiak zirela medio, bertan behera utzi zuten txapelketako antolatzaileek Txumulutxuetako eta Danok Lagunak taldeek Hernanin … Leer más

Iparralderen aurrena

Berria BERRIA txapelketako bigarren asteburuaz ongi orituko dira Ipar Euskal Herriko pilotariak. Izan ere, Iparraldek, bertako pilotari onenak biltzen dituen selekzioak, lehen aldiz irabazi du kanporaketa bat txapelketa horretan. Igandean gertatu zen, Donibane Lohizunen, Gasteizko Zaramagaren kontra, eta ez zuten arazo handirik izan hura gainditzeko.

Arrasatek eta Lizarrako San Miguelek irabazi dituzte BERRIA Txapelketako aurreneko bi kanporaketak

Berria BERRIA Txapelketaren VI. aldiaren lehen pilotakadak jo zituzten iragan asteburuan, eta jokaturiko bi kanporaketetan etxeko taldeek irabazi zuten. San Miguelek ondo kostata kanporatu zuen Baztango Erreka ostiralean, eta Arrasatek, alde handia lortu arren, ez zuen lan samurra izan Baztango Txarutaren aurka.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE