Lazkako Lapke taldeak oso indartsu hasi da bere lehendabiziko parte hartzea Berria txapelketa

Lazkako Lapke taldeak oso indartsu hasi da bere lehendabiziko parte hartzea Berria txapelketa, 2 kanporaketa irabazi ditu partidarik galdu gabe, ostiralean Galdakaon Adiskide bertako talde zerrenda burua kanporatu zuen eta talde bizkaitarra Berria irabazin dun taldea da eta ez da lan errexa, hauek izan dira 3en final zortzirenako emaitzak :   ADISKIDE 0 LAPKE 3 … Leer más

Errekak merezimendu osoz lortu du XIII. BERRIA Txapelketako final-laurdenetarako txartela, Zaramagari irabazi ostean

ERREKA 2-1 ZARAMAGA   KADETEAK. Telletxea-Apezetxea 22-1 Koroso-Nuñez GAZTEAK. Salaberria-Mariezkurrena 22-5 Madrazo-Garai NAGUSIAK. Barandiaran-Gorriti 21-22 Diaz de Heredia-Agirre   Emaitzak berak dioen moduan, kadeteen arteko partidak ez zuen kolorerik izan. Hasi eta buka, Errekako Telletxea eta Apezetxea jaun eta jabe izan ziren. Apezetxea goizuetarrak sekulako joa erakutsi zuen eskuin eskuarekin, eta Telletxeak ere aurrean artista … Leer más

PAGAZPE, AURRERA

Usurbilgo Pagazpe taldea izan da lehena XIII. Berria Txapelketako final-laurdenetarako txartela lortzen. Hori bai, ederki sufritu behar izan du Iruñeko Huarte gainditzeko. Ondorengoak izan dira emaitzak.   PAGAZPE 2 HUARTE 1 KADETEAK. Aranguren-Iruretagoiena 22; Peñas-Betelu 2 GAZTEAK. Exposito-Aranberri 10; Etxeberria-Gurrea 22 NAGUSIAK. Urbieta II-Gorrotxategi 22; Espinal-Sarasa 18   Emaitzak berak dioen moduan, kadeteen arteko partidak … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA

XIII. BERRIA Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak abiatuko dira asteburuan, eta Euskal Herriko hamasei talde onenak lehian jarriko dira. Besteak beste, Hernanin eta Andoainen jokatuko dira partidak, eta iazko txapelduna lehian sartuko da. Hain zuzen, Usurbilgo Pagazpek Huarteren kontra jokatuko baitu. Bestetik, Doneztebeko Erreka eta Gasteizko Zaramaga neurtuko dira.   Igande goizez, 11:00ean Hernanin, Pagazpe eta Huarteren … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA : DANOK LAGUNAK (ORTUELLA) – HERNANI

Joan den igandean jokatu zen XIII. Berria Txapelketako final-hamaseirenetako azken kanporaketa, Hernaniko udal pilotalekuan. Besteak beste, etxeko taldeak Ortuellako Danok Lagunak elkarteak neurtu zituzten indarrak, eta gipuzkoarrak izan ziren nagusi. Harmailetan jende ugari zela, kanporaketa polita ikusi ahal izan zen, eta nagusietan lortutako puntuari esker egin zuen aurrera Hernanik.   DANOK LAGUNAK 1 HERNANI 2 … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA : TXUKUN LAKUA (GASTEIZ) – IPARRALDE

Final-hamaseirenetako azken aurreko kanporaketa jokatu zen joan den larunbatean Miarritzeko Plaza Berri pilotalekuan, eta ez zen ezustekorik izan. Besteak beste, Iparraldeko selekzioa eta Gasteizko Txukun Lakua neurtu ziren, eta arabarrek lortu zuten hurrengo faserako txartela. Ez sufritu gabe, ordea. Jaialdiko lehen partida etxekoek irabazi baitzuten. Hori bai, gero nagusi izan zen Txukun Lakua, eta merezita … Leer más

LEA IBARRA, AURRERA BERRIA TXAPELKETAN

Hernaniko Udal pilotalekuko harmailetan jende andana zela, Bizkaiko bi pilota elkarteren arteko derbia ikusteko aukera izan da, eta Munitibarko Lea Ibarrak 2-1 menderatu du Orozkoko Olgetan. Ondorengoak izan dira emaitzak.   LEA IBARRA (MUNITIBAR); 2 OLGETAN (OROZKO) 1 KADETEAK. Albizu – Garragerrika 17 Orue – Bárbara 22 GAZTEAK. Kortazar – Zezeaga 22 Beaskoetxea – Iriondo … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA (2º JARDUNALDIA)

III. BERRIA Txapelketako hirugarren kanporaketa igande goizean jokatuko da Hernaniko udal pilotalekuan 11,00tan; besteak beste, Bizkaiko bi pilota elkarte izango dira aurrez aurre: Munitibarko Lea Ibarra eta Orozkoko Olgetan. Nabarmentzekoa da Olgetan taldeak estreinakoz parte hartuko duela txapelketa honetan.   Ondorengoak izango dira bikoteak:   Kadeteak: Albizu – Anitua (Lea Ibarra) / Orue – Barbara … Leer más

XIII BERRIA TXAPELKETA (AMURRIO – UHARTE)

Abiatu da XIII. Berria Txapelketa, eta ez edonola, maila handiko bi kanporaketa ikusteko aukera izan baita asteburuan. Lehen kanporaketa igande goizez jokatu zen Hernaniko pilotalekuan, eta Uhartek 2-1 hartu zuen mendean Amurrio. Lehen bi partidetan alde dezentea egon zen markagailuan, talde banaren alde, eta hirugarrenean ere tanto onez gozatzeko aukera izan zuten frontoian bildutako pilotazaleek. … Leer más

XIII. BERRIA TXAPELKETA: Igande honetan hasiko da Berria txapelketa Andoain eta Hernaniko pilotalekuak testigu direla

XIII. BERRIA TXAPELKETA: Igande honetan hasiko da Berria txapelketa Andoain eta Hernaniko pilotalekuak testigu direla. Lehen faseko lehenengo 2 kanporaketak jokatuko dira asteburu honetan. Txapelketa hau kluben arteko da eta herriarteko txapelketan erabiltzen den antzeko sistemaz osatua dago. Bi kanporaketetan jokatzen duten pilotariak oso maila ona ematen ari dira afizionatuen artean, beraz, pilotaz gozatzeko aukera … Leer más

Euskal Herriko 22 elkarte onenek hartuko dute parte XIII. BERRIA Txapelketan, eta finalak ekainaren 26an izango dira, Hernanin

Euskal Herriko 22 elkarte onenek hartuko dute parte XIII. BERRIA Txapelketan, eta finalak ekainaren 26an izango dira, Hernanin . Egun handia izan zuen atzokoa esku pilotak. Besteak beste, binakako final handiaz gozatzeko aukera izan baitzuten pilotazaleek. Ordea, profesionalik ez legoke harrobirik gabe, eta, hamahirugarren urtez jarraian, abiatzeko prest da BERRIA Txapelketa. Datorren asteburuan hasi, eta … Leer más

XII BERRIA TXAPELKETA (FINALAK)

Datorren larunbat honetan 17:00etan Hernaniko pilota lekuan, XII. Berria Txapelketako finala jokatuko da. Denboraldian zehar pilotariek bere klubaren izenean jokatzen duten bi txapelketako bat da hau.   12 astez gogor saiatu dira Euskal Herriko 16 talderik onenak eta azkenean, Markina eta Usurbilgo Pagazpe klubeko pilotariak izango dira final haundi honetako protagonistak.   Markina klubak bi … Leer más

XII BERRIA TXAPELKETA (PAGAZPE – GAZTELEKU)

Igande goizean Andoainen XII. BERRIA Txapelketako lehen finalerdia jokatu zen. Harmailetan giro polita zegoelarik, Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteak lortu zuen finalerako txartela, Andoaingo Gaztelekuri 2-1 irabazi ondoren. PIlotari kopuru nahikoa ez eta, usurbildarrek uko egin zioten gazteen arteko partida jokatzeari; ondorioz, gainontzeko bi partidak irabaztera derrigortuta zeuden. Eta halaxe egin zuten. Kadete eta nagusien mailako … Leer más

XII BERRIA TXAPELKETA (PAGAZPE – GAZTELEKU)

Igande honetan XII. Berria Txapelketako lehenengo finalerdia jokatuko da Andoaingo Arrate pilotalekuan, 11:30eatik aurrera. Besteak beste, Gipuzkoako bi talde, Andoaingo Gazteleku eta Usurbilgo Pagazpe ariko dira aurrez aurre. Hasiera batean, orekatua dirudi kanporaketak; gazte mailan andoaindarrak izango dira faborito, nagusietan berriz usurbildarrak. Hortaz, badirudi lehia jaialdiko lehen partidan erabakitzea.   Enrike Huizi eta Andoni Alvarezek … Leer más

XII BERRIA TXAPELKETA (MARKINA – AMURRIO)

Ostiral gauez Amurrion XII. Berria Txapelketako final-zortzirenetako hirugarren kanporaketa jokatu zen, eta, aurrez espero bezala, Markinak gainditu egin zuen etxeko taldea. Lehen bi partidak irabazita, bizkaitarrek finalerdietarako txartela lortu zuten, eta Iruñeko Oberenaren aurka ariko dira finalaren lehian hurrengo astean.   Kadeteak : Agirreamalloa – Ibarloza (Markina) 22 Albizuri – Gorostizaga (Amurrio) 11 Gazteak: Arrizabalaga … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE