Jabalera eta Goikoetxea VI.a, Berria Txapelketako txapeldun

Txapeldunek Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a gainditu dituzte 1-2 (4-15, 15-12 eta 1-8), set erabakigarrian, Jabaleraren lan bikainari esker Jabalera eta Goikoetxea VI dira Berria Erremonte Txapelketako txapeldunak, finalean Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a gainditu eta gero. Jabalera izan da protagonista nagusia lehenengo eta hirugarren setean eta bere maila bikainari esker 1-2 lortu dute garaipena 4-15, 15-12 … Leer más

Berria Erremonte Txapelketako final irekiena jokatuko da bihar Galarretan

Partidarik galdu gabe iritsi dira finalera Gurrutxaga-Aiestaran VI eta Jabalera-Goikoetxea VI bikote finalistak  Berria Erremonte Txapelketako finala jokatuko da bihar, Galarretan. Jaialdia 15:15etan hasiko da eta bigarren partida izango da finala. Bertan, Gurrutxaga eta Aiestaran VI.ak, Jabalera eta Goikoetxea VI.aren aurka jokatuko dute. Bi bikoteak partidarik galdu gabe iritsi dira finalera eta oso partida irekia … Leer más

MIKEL ETXARRI: «El remonte es muy agradecido cuando juegas bien y muy desagradecido cuando juegas mal»

«Cuando juegas bien descargas mucha adrenalina y te lo pasas muy muy bien» Mikel Etxarri Elizalde (38 años) debutó como profesional un día de Nochebuena en 2016 y tras siete años y cuatro meses jugará el sábado su último partido como profesional. Junto a Martirena se medirán a Goikoetxea V y Zubiri, en el partido … Leer más

Bi bikote onenak sailkatu dira Berria Txapelketako finalera

Aurreikuspenak bete dira eta gaur zortzi, Jabalera eta Goikoetxea VI.ak, Gurrutxaga eta Aiestaran VI.aren aurka jokatuko dute Galarretan finala. Berria Erremonte Txapelketako finala orain arteko bi bikote onenek jokatuko dute datorren larunbatean, apirilaren 20an, Galarretan. Jabalera-Goikoetxea VI.a bikoteak, Gurrutxaga-Aiestaran VI.a bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak euren finalerdiak irabazi eta gero. Orain arteko lau partidak irabazi … Leer más

Sarrerak eta bonoak erosi daitezke Oriamendiren webgunean

Oriamendik Galarretarako sarrerak online erosteko plataforma berria jarri du martxan, Oriamendi.eus webgunean erosi daitezke sarrerak online eta plataforma berrian sarrera erosi daitezke zenbakituak eta lekua ere aukeratuz. Lehenengo aldia da sistema hau martxan jartzen dena Galarretan. Estreinekoz ere, bonoak jarriko dira salgai. Txapelketetarako bonoak izango dira eta berehala, datorren asterako beranduen jota, salgai jarriko dira … Leer más

Berria Txapelketako bi finalerdiak jokatuko dira bihar Galarretan

Jabalera-Goikoetxea VI.a, Zaldua I.a-Eskudero izango da lehenengo finalerdia, eta Gurrurtxaga-Aiestaran VI.a, Irazu-Zaldua I.a bigarrena. Berria Erremonte Txapelketaren bi finalerdiak bihar jokatuko dira Galarretan. Jaialdia 16:30etan hasiko da Hernaniko frontoian eta finalerdiak, jaialdiko lehenengo eta hirugarren partiduak izango dira. Lehenengo finalerdian Jabalera-Goikoetxea VI.a bikoteak, Zaldua II.a eta Eskuderoren aurka jokatuko dute. Bigarren finalerdian, Gurrutxaga eta Aiestaran … Leer más

Zaldua II.a eta Eskudero dira Berria Txapelketako finalerdietara sailkatu den azken bikotea

Arluziaga eta Zubiri gainditu dituzte 2-1 (15-11, 14-15 eta 8-6) ligaxkako azken partidan, eta finalerdietan Jabalera eta Goikoetxea VI.a izango dituzte aurkari Berria Erremonte Txapelketako finalaurrekoak osatu dira gaur Galarretan ligaxkakako azken partida jokatu eta gero. Zaldua II.ak eta Eskduerok 2-1 (15-11, 14-15 eta 8-6) gainditu dituzte Arluziaga eta Zubiri, eta finalerdietara sailkatu dira B … Leer más

Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalerdia osatu da

Gurrutxaga-Aiestaran VI.a bikoteak, Irazu-Zaldua izango dituzte aurkari datorren apirilaren 13an Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalerdia ezagutu da gaur Galarretan. Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak, Irazuren eta Zalduaren aurka jokatuko dute finalerdi bat datorren apirilaren 13an. Jabalera eta Goikoetxea IV.a ere finalerdietara sailkatuta daude, baina aurkariaren zain daude. Azkenengo jardunaldian, gaur zortzi, erabakiko da azken semifinalista, Zubiri-Arluziaga … Leer más

Jabalera eta Goikoetxea VI.a sailkatu dira Berria Txapelketako finalerdietara

Susperregi eta Apezetxea gainditu dituzte A taldeko hirugarren partidan 2-1 (15-11, 12-15 eta 8-5) Jabalera eta Goikoetxea VI.a sailkatu dira Berria Erremonte Txapelketako finalerdietara, A multzoko hirugarren partidan, Susperregi eta Apezetxea 2-1 (15-11, 12-15 eta 8-5) gainditu eta gero. Multzoko lehenengo postua ziurtatu dute beraien bi partidak irabazi ondoren. Sei puntu lortu dituzte ligaxkan, lau … Leer más

Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak erraz gainditu dituzte Zaldua II.a eta Eskudero

6-15 eta 5-15 nagusitu dira B taldeko lehenengo partidan Berria Erremonte Txapelketako bigarren partidan Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a erraz nagusitu dira Zaldua II.a eta Eskuderoren aurka. Azken markagailua 0-2 izan da urdinen alde, 6-15eko eta 5-15eko partzialekin. B multzoko lehenengo partida izan da Galarretan jokatu dena eta garaileek lau puntu batu dituzte sailkapenean, eta galtzaileek … Leer más

Jabalerak eta Goikoetxea VI.ak lehendabiziko lau puntuak lortu dituzte

Berria Erremonte Txapelketako aurreneko partidan 0-2 (9-15 eta 10-15) garaitu dituzte Irazu eta Zaldua Jabalerak eta Goikoetxea IV.ak 0-2 (9-15 eta 10-15) lortu dute garaipena, Irazuren eta Zalduaren aurka, Berria Erremonte Txapelketako lehendabiziko partidan. Urdinak nagusi izan dira partidan eta lau puntu lortu dituzte. Galtzaileek ez dute punturik lortu. A taldeko bi bikoteak gogotsu irten … Leer más

Berria Erremonte Txapelketa hasiko da bihar Galarretan

Lehenengo partidan Irazu-Zaldua bikoteak, Jabalera-Goikoetxea VI.a bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak Berria Erremonte Txapelketaren edizio berri bat hasiko da bihar Galarretan, lehenengo partidarekin. Jaialdiaren hasiera 16:30etan dago iragarrita, Hernaniko frontoian, eta txapelketako partida eguneko lehenengoa izango da. Bertan, Irazu-Zaldua bikotea, Jabalera-Goikoetxea VI.a bikotearen aurka lehiatuko da. Berria Erremonte Txapelketa sei bikotek jokatuko dute eta bi … Leer más

Berria Erremonte Txapelketa 2024 aurkeztu da Martin Ugalde kultur parkean

Sei bikotek hartuko dute parte larunbatean hasiko den txapelketan Eskarmentua eta gaztetasuna duten erremontariek osatzen dituzte bikoteak Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean aurkeztu da gaur Berria Erremonte Txapelketa 2024. Etorkizuneko eta eskarmentu handia duten erremontariek jokatzen dute txapelketa sei bikotetan banatuta. Txapelketa larunbatean, martxoaren 9an, hasiko da eta finala apirilaren 20an jokatuko da. Partida guztiak … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE