Faboritoak, gero eta faboritoago

Binakako Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta aldez aurretik txapela jazteko faboritotzat genituen bikote biak hor dira, jokatutako guztia irabazita gero eta faboritoago. Martinez de Irujo eta Barriola gehiegizko bikotea ez ote zen zalantza piztu zen lehiaketa aurkeztu zuten egunean. Orain arteko guztietan iritsi dira hogeita bira, eta txapeldun izateko beharrezkoa den sendotasuna erakusten ari dira. … Leer más

Titin III.a, noiz arte?

Aitortu behar dut Titin III.a gogoko dudala. Gustuko dut borrokarako duen gogoa eta kemena, pilotarekiko duen maitasuna. 43 urte beteko ditu laster, baina oraindik ere hor dabil,  askoz ere gazteagoak diren beste pilotarien aurka lehia bizian. Noiz arte, Augusto? Aurtengo txapelketan David Merino du atzelari. Bikote polita osatzen dute lehiaketako pilotari beteranoak eta gazteenak. Errioxarrak … Leer más

Xala txapeldun, pilota garaile

Bizia, parekatua eta emozio handikoa. Halakoa izan zen atzo Bilbon jokatutako Buruz Buruko finala. Bi pilotari handi aurrez aurre, Olaizola II.a eta Xala, eta txapela bakarra jokoan. Batek irabazi zezakeen, eta azkenean hogeita bira pilotazale gehienok nahi genuena iritsi zen. Izan ere, sufritutakoak sufrituta, Xalak saria merezi zuela ulertu genuen askok eta askok. Hala ere, … Leer más

S.O.S Pilota

Buruz Buruko Txapelketa. Enpresa, pilotari, pilotazale eta oro har pilotarentzako lehiaketarik garrantzitsuena. Lehen hala zen behintzat. Egun, edozein txapelketak du Buruz Burukoa baino inportantzia handiagoa. Baita Sanferminetako Torneoak ere. Edo Sanjuanetakoak. Bestela, nola ulertu enpresek aurtengo finalarekin egin dutena? Xala eta Olaizola II.a izan behar ziren aurrez aurre joan den igandean, txapela nork eskuratuko lehian. … Leer más

Gaizki hasi, okerrago amaitu

Beste zentzugabekeri bat gehiago. Eta eskupilotaren sinesgarritasuna berriz ere kolokan jarri dute. Honezkero ohituta egon beharko ginateke, eskupilotan halako hamaika ikusi izan ditugu-eta. Baina iruditzen zait pilota maite dugunok, benetako pilotazaleak, gero eta nekatuago gaudela gaur egungo eskupilotarekin, eta iritsi dela seriotasun apur bat eskatzeko unea. Gu guztiongatik, pilotazaleongatik, egiten ez badute, behintzat egin dezatela … Leer más

Kontraesanak

Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka modu bikainean hasi zaigu pilotazaleontzat. Larunbatean orain arteko pilotalekurik handiena estreinatu eta partida bikaina ikusteko aukera izan genuen. Eta atzo, Eibarko Astelenan, emozio handiko neurketa ere bizi izan genuen. Ba al dago gehiago eskatzerik? Bizkaia pilotalekuan 3.000 pilotazale inguru sartzen omen gara. Larunbatean oso eserleku gutxi ikusi nituen hutsik. Hori, berez, … Leer más

Kalkulagailuaren txanda da

Bi hilabete baino gehiago pasa dira Binakakoa hasi zenetik, eta azkenean txapelketa iritsi da bere unerik gorenera. Orain bai. Benetako lehiaketa abiatzear da. Txapelketa hasi aurretik antolakuntza gogor kritikatu nuen. Lehiaketa luzea, norgehiagoka asko, lesioak izateko aukera gehiegi, nekea… Egia esan, hiruzpalau norgehiagoka kenduta, ez da egon zer azpimarratu. Hurrengo urterako formula berriren bat pentsatu … Leer más

Sufritzea tokatuko zaie

Joan da beste jardunaldi bat, baina sailkapena ez da gehiegi argitu. Xala eta Barriola finalerdietan izango direla jakina da. Ligaxka amaitzeko geratzen diren neurketa bi hauetan minik ez hartzea izango da beraien helburu bakarra. Eta besteak? Nola daude beste bikoteak? Oso larri. Nik behintzat hala ikusten ditut. Behetik gora doazen Gonzalez eta Laskurain ezik, lehiaketan … Leer más

Guztiak berdin jarraitzen du

Orain dela hiru aste idatzi nuen azkenekoz, eta dena airean zegoela esaten nuen. Konpromisoak tarteko, ezin izan dut gaur arte berriz ere idatzi. Txapelketa jarraitu dut, bai, baina ezin tartetxo bat egin zerbait idazteko. Dena dela, arazo handirik ez diot ikusten horri. Izan ere, guztiak berdin jarraitzen du. Dena airean dago oraindik. Hiru neurketa baino … Leer más

Dena airean dago

Binakakako Txapelketa luzea izango zela iragarri genuen, eta nire ustez hala izaten ari da. Eta oraindik geratzen dena… Bosna neurketa jokatu ditu bikote bakoitzak, eta sailkapenean dena dago airean. Olaizola II.a eta Begino dira orain arte jokatutako guztia irabazi duten bakarrak. Oraindik, ordea, ez dute finalerdietarako txartelik ziurtatu. Sailkapenaren beste aldean, behe-behean dira Gonzalez-Laskurain eta … Leer más

Atzelari jotzaileak nagusi

Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiak atzeko koadroetara begira jarri gaitu. Izan ere, bertan topatu ditugu asteburuko protagonista nagusiak, frontisetatik urruti, beren aurrelariei itzala egiten. Bikote bakoitzak bina neurketa baino ez dituzte jokatu orain arte, baina kazetariak eta zaleak hasi dira jada urduritzen, eta dagoeneko hamaika kalkulagailu daude hor nonbait zifrak dantzan jartzen ari direnak. Egia da, … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE