Gaizki hasi, okerrago amaitu

Beste zentzugabekeri bat gehiago. Eta eskupilotaren sinesgarritasuna berriz ere kolokan jarri dute. Honezkero ohituta egon beharko ginateke, eskupilotan halako hamaika ikusi izan ditugu-eta. Baina iruditzen zait pilota maite dugunok, benetako pilotazaleak, gero eta nekatuago gaudela gaur egungo eskupilotarekin, eta iritsi dela seriotasun apur bat eskatzeko unea. Gu guztiongatik, pilotazaleongatik, egiten ez badute, behintzat egin dezatela eskupilotarengatik.

Enpresak Abel Barriolarekin egin duena ez du ez hanka eta ezta bururik ere. Araudian atzerapenik ezin dela egon jartzen duela? Hala bada, oso ondo! Baina araudia bera idatzi dutenek zenbatetan itxi dituzte begiak beraien legediaren aurrean? Araudiak betetzeko izan ohi dira. Baina ia-ia urtero Aspek eta Asegarcek, Asegarcek eta Aspek, beren legediari jaramonik ez diote egin. Beraz, zertarako behar du eskupilotak araudirik? Pilotazaleok seriotasuna baino ez dugu eskatzen.

Finalean Mikel Beroiz izango da Barriolan ordezkoa. Seguru nago ondo egingo duela, eta neurketa polita ikusteko aukera izango dugula. Beroiz ere sasoi onean dagoelako, eta garantia askoko atzelaria delako. Nire ustez inork ez du Beroizen maila zalantzan jartzen. Pilotan agintzen dutenen maila ari gara diskutitzen askok eta askok. Hori da benetako problema.

Izan ere, nola esan dezakete enpresek finala atzeratzea ezinezkoa dela? Pilotazale askok sarrerak aspaldi erosi dituztela? Bai, egia da, eta askok 140 € prezioan. Baina ez zuten final hau ikusteko hainbeste diru ordaindu. Barriola txapela lortzeko lehian ikusteko pagatu zuten pagatu zutena, besteak beste. Eta orain? Deskonturik egiteko asmorik? Edo kromo aldaketa bat egin, Barriolan ordez Beroiz jarri, eta denak berdin jarraituko du?

Inuzenteak garela uste dute. Finala ezin zen atzeratu, hori argi dago. Baina ez pilotazale askok beren sarrerak badituztelako. Apirilaren 24ra arte atzeratuz gero finalak Aste Santuko oporrekin kointzidituko lukeelako, eta seguru asko pilotalekura jende gutxiago hurbiduko litzatekeelako. Ba al dakizue zenbat diru gutxiago irabaziko luketen enpresek? Hori da guzti honen atzetik dagoena. Hori da enpresen benetako beldurra. Salduta zituzten sarrerak bueltan etortzea. Pena. Seriotasun falta. Eta eskupilotaren sinesgarritasuna, berriz ere kolokan.

13 comentarios en «Gaizki hasi, okerrago amaitu»

  1. Kaixo Unai,

    Esandakoarekin guztiz ados. Beste txapuza bat. Orain nire galdera da, Xala-Beroiz bikoteak irabaztekotan (hau espero det, Aimar ez dudalako gustoko), nor agertuko litzateke txapelketako palmaresean txapeldun moduan, Beroiz ala Barriola? Partida bakarra jokatu duena (nahiz eta finala izan) ala 12-13 partida jokatu dituenak?

    Eta beste duda bat, Aimar Olaizola izango balitz jokatu ezingo zuena, partida atzeratuko zen? Seguru baietz….

  2. Aupa ,zurekin nago,JEFEA(Aimar)izango balitz seguru egon atzeratuko litzakela,eske bestela ezer ezin du irabazi eta
    ospea badu,andia gainera,baina ezer irabazi gabe.Aurten bertan ikusi izana deguzertzuk egin dituzten berarengatik,lehenengo Begino jarri atzelari eta alan da ere
    larri larri ibili da.
    Aupa pelotea,aupa pelotariak,kanpora Retegi,Olaizola eta horrelako gendea.min asko egiten diete pilotari.

  3. Kaixo bioi,

    Eskerrik asko post-a komentatzeagatik.

    Puntuz-puntu joango naiz.

    Xalak eta Beroizek txapela irabaziz gero, beraiek izango lirateke txapeldun, eta hala azalduko litzateke palmaresean. Normalena hori da, enpresek atzerapenik ez egotea erabakitzen duten momentutik Beroiz delako finalista. Dena den, kirol honetan ezin ezer segurutzat eman. Agian Xala, Barriola eta Beroiz agertuko lirateke txapeldun bezala, hirurak! :)

    Ez dakit Aimar Olaizola lesionatuta egongo balitz zer gertatuko litzatekeen, partida atzeratuko litzatekeen edo ez, baina ez zait justua iruditzen Asegarceko aurrelariaren aurkako kritika honek. Bera ondo dago, finala jokatzeko moduan, baina atzo argi eta garbi azaldu zuen komunikabideen aurrean finala astebete atzeratu egin beharko litzatekeela, Barriola sendatu arte.

    Argi dago pilotazale guztiok pilotari batzuk besteak baino gogoko ditugula, baina horrek ez gaitu nahastu behar. Olaizola II.ak ez du enpresen txapuza honetan inolako errurik. Bera finalean dago, bertan egotearen meritua berea eta Beginona da, eta bera min hartuta egotearen hipotesiei ez diet zentzu handirik ikusten une honetan.

    Esandakoa, eskerrik asko komentarioengatik.

  4. Aupa Unai,

    Ez dut esan nahi Olaizolak errurik duen, berarekin ez doalako asuntua (entzun nituen bere adierazpenak). Esan dudana da nahiago dudala Xala-beroizek irabaztea Aimar ez dudalako gogoko, aldiz Xala bai, momentu honetan niretzat pilotaririk sasoikoena delarik.

    Besterik ez. Ea igandeko partida ikustekoa den…

  5. Bai, Alex, ulertu dizut, baina ez naiz ondo azaldu. Olaizola II.aren buruzko nire aipamenak Jose Bouzori zuzenduta izan dira. Barkatu nahasketa.

    Ondo izan, ta zuk esandakoa, ea igandean partida ona ikusten dugun!

  6. Eta Juan(hori bai dela jefeen ) izango balitz?zer gertatuko ote?beti aimar hau, hori ta hura, baina hemen nahi duen guztia egiten duen bakarra irujo da!

  7. Kaixo danori:
    Benetan pena ikaragarria dut Barriolak ez jolastea.Sarrerak aspaldiadanik erosita ditut eta frontoira joango naiz baina argi geratu dadila enpresek ez dutela merezi.Hau enpresen jarrera lotsagarria baino ez da
    Inoiz baino gehiago AUPA ABEL

  8. Aupa Unai!!!
    Zurekin erabat ados nago, pilota munduan azken urteetan gauza arraro asko gertatzen ari dira enpresen aldetik.Enpresek ez dute pilotariak zaintzen eta bakarrik dirua irabaztea daukate helburu.Nik finalerako sarrera erreserbatuta neukan baina egin dutena ikusita ez erostea erabaki dut.Nik barriola ikustea nuen helburu eta orain Beroizek jokatzen baldin badu ,zergatik ez dute prezioak jeisten? historiako finalik garestiena eta gainera ordezko bat jokatuta.Eta bigarren maila gertatu dena,ladis galarzak ezin jokatu, olazabali bikotea ez jarri ta 22 -0 partidua galdutzat eman.Zer da hau?.Zergatik final batzuk atzerapena izan dute eta honek ez? Ez al du Barriolak merezi atzerapenik? Nahikoa da! Espero dut pilotazaleen indarrez azken urteetako egoera hau aldatzea!
    Ondo izan!

  9. Enpresek egiten dutena ikusita, ezinbestekoa da araudia egitea, baina pauso hori emanez gero arauak betetzeko izan behar da, seriotasunez.
    Nola da posible, bigaren mailako ihardunaldi batean Beroiz ordezko sartzea? Normalean, ordezkapena dagoenean, bikotea ez da sendotzen, mailak behera egiten du,teorian behintzat, gero jokatu beharra dagoelako. Baina, hori egin ondoren, nola da posible beste ihardunaldi batean ordezkapena ukatzea eta 22-0 ezartzea?.

    Horretaz aparte, bigarren mailako ordezkoek, txapelketa nagusian joka dezakete? Asperen arabera, txapelketaren hasieran Beroiz ez zegoen sasoian, ezta bigarren mailan jokatzeko ere. Gero,bigarren mailan sartu zuten, eta hiru hilabete beranduago txapelketa nagusiaren finala jokatuko du.
    Beharrezkoa iruditzen zait ordezkoen zerrenda egitea,txapelketa bakoitzak berea edukitzea eta hori erabiltzea ordezkapenak egiteko.

    Bestalde, bigarren mailako txapelketa hasita aldatu zuten finalerdietako formatua. Orain araudia literalki hartzen dute Barriolari atzerapena ukatzeko. Ematen du araudia garrantzitsua dela egunaren arabera. Gaur bai, bihar ez eta etzi batek daki.

  10. Kaixo denoi,

    Nik oso gauza normala ikusten dut enpresek dirua irabazi nahi izatea. Modu batean, bidezkoa iruditzen zait bere garaian pilotan inbertitu zutenek orain sosak poltsikoratu nahi izatea.
    Hala ere, etorkizunean ere pentsatu beharko lukete, eta ez dut uste horretan ari direnik, azken urteotan egiten ari diren aldrebeskeriak kontutan izanda. Sinesgarritasuna galtzen ari dira, eta pilotazaleak fidelizatu, frontoietara erakarri eta giro ezinhobea sortu beharrean, kontrakoa egiten ari dira.

    Pilotazaleak haserre daude. Oso. Pilotalekuetara begiratzea baino ez dago. Finalak kenduta, beste neurketa gehienetan sarrera erdia egon ohi da gehienez. Eta bitartean zer egiten dute enpresek? Negar egin. Ez dituzte formula berrietan pentsatzen, ez dute pilotazaleak frontoira erakartzeko proposamenik egiten… Eta pilotazaleak nekatuta daude.

    Abel Barriolarekin egin dutena penagarria iruditzen zait. Finala ez atzeratzearen arrazoia pilotazaleon oporrak direla adieraztea zinikoa da oso. Barre egiten digutela ere entzun diot zaletu bati. Ez dakit hainbesterainoko izango ote den, baina nik ere sentsazio hori dut.

  11. Nik oso geizki bilatzen dudana, pertsonarenganako errespeto eta gutxiengo konsiderazio eza da. Izugarrizko txapelketa egin ondoren, onartu ezina da, hau egitea Barriolari. Araudiak aldatu eta salbuezpena egin behar bada egin egiten da eta kitto baina honelako zapalketarik EZ.

  12. Denak Abelen alde, baina eskumuturra, ezker bikia eta orain ere ezker eskua justu xamar duela diote…ez dira gauza gehiegi astebeteko atzerapenarekin konpontzeko?

    ASPE oso gaizki, bina Abelek ere ez du egi osoa esan.

  13. Orain dela aste bat enpresak harro zeuden 20 minutuz saldu zituztelako finaleko sarrera guztiak, eta erran zuten beste hiru mila sarrera izan balute salduko zituztela zeukaten eskaerarekin. Orain Abel Barriolak atzerapena eskatu du aste bat edo birako, eta ezezkoa erran dio enpresak beldur direlako sarrerak denak ez dituztelako salduko, nork ulertzen du hori. Niretako Abel Barriola kirolari eta pertsona handi bat izan da, eta orain naiz eta samina handia izan bere barruan, isilik geratu da umil – umil eta horrek oraindik handiagoa egiten dio. Ezin gautza bera erran enpresarengatik, harroputz hutsak dira.
    Aupa Abel pilotazale guztiok zurekin gaude

Los comentarios están cerrados.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE