Futbolaria balitz Brasildarra dela esango genuke. Atzo Titin III.k pilota gorengo mailara eraman zuen. Aurre iritziak birrinduz, bere lankidea Merino gaztea maixutasunez zuzendu zuen eta pilotaren mitologian sartuko den partidan, Irujo eta Barriola “gazteei” ikasgai baliogarria irakatsi zien. Teknikoki bikain jokatu zuen Errioxarrak. Jakinik Irujo askoz gehiago dela fisikoki, aurkariaren errekurtsoak bere alde erabili zituen, [...]
Entradas de la categoría ‘Euskera’
Jose Luis Akarregi aurrelaria atzo hil zen
febrero 8th, 2012
Akarregi aurrelaria atzo hil zen. Jose Luis Akarregi Lekeition jaio zen 1923an. Atzelari bezala hasi zuen bere ibilaldi profesionala, baina laster aurrelari izateko dohai onak zituela eta, aurrelari jarri zuten. 40 hamarkadako aurrelari onentsuenen artean zegoen, Onaindia, Atano VII, Bolinaga etabarrekin lehiatu zelarik. Buruz buru, Gallastegik izan zuen aurkari gogorrenetako bat izan zen. Ondarroako frontoian [...]
Beroizen kemena eta beste giltzarri batzuk
enero 23rd, 2012
Atzo Bizkaia Frontoian jokatu zen partiduari buruzko giltzarriak: 1. Beroizek ikaragarrizko kemena erakutsi zuen. Zaletuak mirestuta utzi zituen bere artesirik gabeko jokoarekin. Bere pilotakadak Barriolarenak baino “punch” gehiago izan zuten. Horrez gainera, pare bat aldiz, jokoa loratzeko gai dela ere erakutsi zuen. Horren adierazgarri, txokoan utzi zuen dejada zoragarria. 2. Irujok Aimarren joku berbera egin [...]
Urte berria, aukerak atarian
enero 6th, 2012
Txinatarrek krisi hitza bi hizki erabiliaz idazten dute, batak esan nahi du arriskua eta besteak aukera. John Fitzgerald Kennedy. Aukerak daude bai, eskupilotaren inguruan. Bizkaia Frontoian izan nintzen Gabonzahar arratsaldean eskuko partiduak ikusten. Nire ezkerretara 65 bat urteko gizon erdalduna eseri zen. Ohiko dudan bezala, pilotariak eskuak berotzen zituzten bitartean, elkarrizketa hasi nuen berarekin. Frontoi [...]
Faboritoak, gero eta faboritoago
enero 2nd, 2012
Binakako Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta aldez aurretik txapela jazteko faboritotzat genituen bikote biak hor dira, jokatutako guztia irabazita gero eta faboritoago. Martinez de Irujo eta Barriola gehiegizko bikotea ez ote zen zalantza piztu zen lehiaketa aurkeztu zuten egunean. Orain arteko guztietan iritsi dira hogeita bira, eta txapeldun izateko beharrezkoa den sendotasuna erakusten ari dira. [...]
Titin III.a, noiz arte?
diciembre 27th, 2011
Aitortu behar dut Titin III.a gogoko dudala. Gustuko dut borrokarako duen gogoa eta kemena, pilotarekiko duen maitasuna. 43 urte beteko ditu laster, baina oraindik ere hor dabil, askoz ere gazteagoak diren beste pilotarien aurka lehia bizian. Noiz arte, Augusto? Aurtengo txapelketan David Merino du atzelari. Bikote polita osatzen dute lehiaketako pilotari beteranoak eta gazteenak. Errioxarrak [...]
Olaizola Txapeldun, Irujo oso bigun
diciembre 11th, 2011
Olaizola II.k aldi guztietako lau t’erdiko txapeldun haundiena izatea lortu du. Beretzat emozio aldetik berezia izan den aste honetan, Julian Retegi garaipenetan atzean uztea ez da lorpen txikia. Gainera, bere aurkari naturala gainditu du, berriz ere. Teknikoki, beti bezala, perfekziora hurbildu da. Olaizola Irujorengandik bereizten da hamarreko eskala batean, beti 8-9 mailan jokatzen duelako. Partidu [...]
Agur Rubén, txapeldun haundia
noviembre 24th, 2011
Betidanik izan da pilota gizon gihartsuen bizibidea, frontoian behar delako, naturak emandakoa heldutasunera iristea. Bartzelonan ezagutu genuen Beloki, hamazazpi urteko gaztea zen arren, Apolorena zuen gorputza, Olinpoko jaun eta jabea. Urrea eskuan hartu eta prest zegoen gaztea, lehen txanponak irabazteko, profesionalen artean. Unanuerekin batera egin zuen debuta, adin nagusia bete aurretik, fenomenoen antzera: Onaindia, Ogueta [...]
Barriolaren erabaki taktikoak
noviembre 14th, 2011
Lehendabizi zorionak Aimar Olaizolari finalerako txartela lortu duelako. Zorionak baita Barriolari, partidu bikain bat ikusteko aukera eman zigulako. Atzoko partiduaren ondoren, galdera bat bururatu zait: ezinezkoa ote zen Barriolak Olaizolari irabaztea? Barriola da atzelari trebeena lau t’erdian. Beharbada azken hogei urteetan izan den trebeena distantzia horretan. Baina aurrelari bikain bi tokatu zaizkio aurkari moduan, Olaizola [...]
Instintu harrapakariari esker Irujo garaile
noviembre 7th, 2011
Martinez de Irujo 22 Barriola 9 Atzo Irujok Astelenan ez zion Barriolari irabazteko aukera batik eman. Sake-erremateko jokoa eginez, erabat nagusitu zen Katedralean. 90 hamarkadan tenisean izaten ziren Sampras eta Ivanisevicen arteko norgehiagokak, peloteo gutxiko partiduak. Irujok eta Barriolak atzo horrela jokatu zuten, sakatu eta errematera joanez. Gauza bi argi geratu ziren atzo Astelenan: Bata, [...]
Amorruaren garaipena Irujorentzat
octubre 30th, 2011
Martinez de Irujo 22 Olaizola II 20 Hau da gure klasikoa. Badakigu pilotariek ez dutela hutsik egingo. Beraientzat ez da partidu arrunt bat. Irujok eta Olaizolak elkarren aurka jokatzen dutenean, jokoan egoten dena ez da txapelketako puntu bat, beraien arteko norgehiagoka baino. Batzuetan gai izaten dira teknikoki perfekziora hurbiltzeko, besteetan, atzo bezala, erraietatik ateratzen dute [...]
Berasaluzek ezin Olaizola eraitsi
octubre 15th, 2011
Olaizola II-22 Berasaluze VIII-14. Berasaluze VIIIk, Pablitok, Olaizola erraldoia gainditu behar zuen. Davidek Goliati irabazi zion bezala, Bizkaiko pilotazaleek Berriztarraren garaipen bat desiatzen zuten. Pablok frontoiko giroa bere alde zuen. Bizkaia frontoia “bere” frontoia da. Han dago aitita Txikito de Mallabia, han bere osaba Berasaluze IV, bertan jaso zituen txalo gozoak Bilboko Aste Nagusian. Hasieran [...]
Lasa, dagoeneko onen artean
octubre 9th, 2011
Erakustaldi ikaragarria eman digu Aritz Lasak asteburu honetan. Bere jokoa gorantz joan da azken hilabeteetan. Iazko binakako txapelketan jokatu zuenean, komentatu nuen gaitsaun handiak zituela pilotari honek. Lasari lasaitasuna falta izan zaio bere jokoan, edo hobeto esanda, momentu bakoitzean egin behar duena egitea. Aidez sartu behar denean sartu, moztu behar duenean moztu eta luze eman [...]
Xala txapeldun, pilota garaile
julio 4th, 2011
Bizia, parekatua eta emozio handikoa. Halakoa izan zen atzo Bilbon jokatutako Buruz Buruko finala. Bi pilotari handi aurrez aurre, Olaizola II.a eta Xala, eta txapela bakarra jokoan. Batek irabazi zezakeen, eta azkenean hogeita bira pilotazale gehienok nahi genuena iritsi zen. Izan ere, sufritutakoak sufrituta, Xalak saria merezi zuela ulertu genuen askok eta askok. Hala ere, [...]
S.O.S Pilota
junio 15th, 2011
Buruz Buruko Txapelketa. Enpresa, pilotari, pilotazale eta oro har pilotarentzako lehiaketarik garrantzitsuena. Lehen hala zen behintzat. Egun, edozein txapelketak du Buruz Burukoa baino inportantzia handiagoa. Baita Sanferminetako Torneoak ere. Edo Sanjuanetakoak. Bestela, nola ulertu enpresek aurtengo finalarekin egin dutena? Xala eta Olaizola II.a izan behar ziren aurrez aurre joan den igandean, txapela nork eskuratuko lehian. [...]






enviando...



















































































