Jabalera eta Goikoetxea VI.a sailkatu dira Berria Txapelketako finalerdietara

Susperregi eta Apezetxea gainditu dituzte A taldeko hirugarren partidan 2-1 (15-11, 12-15 eta 8-5)

Jabalera eta Goikoetxea VI.a sailkatu dira Berria Erremonte Txapelketako finalerdietara, A multzoko hirugarren partidan, Susperregi eta Apezetxea 2-1 (15-11, 12-15 eta 8-5) gainditu eta gero. Multzoko lehenengo postua ziurtatu dute beraien bi partidak irabazi ondoren. Sei puntu lortu dituzte ligaxkan, lau lehenengo partidan eta bi gaurkoan. Finalerdietara multzoko lehenengo bi bikoteak sailkatzen direnez azkenaurreko partidan izango dira.

Susperregik eta Apezetxeak estreinako partida jokatu dute eta galdu arren maila onean aritu dira. Puntua lortu dute sailkapenean, baina finalerdietarako sailkapena multzoko azken jardunaldian erabakiko da, Irazu eta Zaldua bikotearen aurkako partidan. Garaileak aurrera egingo du eta galtzailea kanporatua izango da.

Galarretan gaur jokatu den partida oso lehiatua eta maila altukoa izan da. Bi bikoteek oso ongi jokatu dute eta pilota abiadura bizian ibili da, erremontisten lan onari esker. Goikoetxea VI.aren lana goraipatu behar da. Atzelari gorriak sakearekin min handia egin du eta set erabakiorrean, bosnako berdinketa eta gero, azken hiru tantoak egin ditu sakez. Guztira haamaika tanto egin ditu lehenengo pilotakadarekin.

Gorriek irabazi dute aurreneko jokoa, 15-11. Apezetxea gehiago sartu da jokoan bigarren setean eta Susperregik ere maila igo du. Horri esker partida berdindu dute 12-15eko partzialarekin. Bi aurrelarien arteko borroka ikusgarria izan da partida osoan zehar. Jabalera eta Susperregi nor baino nor gehiago aritu dira.

Hala ere partida azken setean erabaki da. Ikusleak partida entretenigarriaz gozatu dute eta Goikoetxearen sakeak berdinketa hautsi du.

Resultados del viernes 22 de marzo en Galarreta

1. Jabalera-Goikoetxea VI 2  Susperregi-Apezetxea 1

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE