Berria Txapelketako bi finalerdiak jokatuko dira bihar Galarretan

Jabalera-Goikoetxea VI.a, Zaldua I.a-Eskudero izango da lehenengo finalerdia, eta Gurrurtxaga-Aiestaran VI.a, Irazu-Zaldua I.a bigarrena.

Berria Erremonte Txapelketaren bi finalerdiak bihar jokatuko dira Galarretan. Jaialdia 16:30etan hasiko da Hernaniko frontoian eta finalerdiak, jaialdiko lehenengo eta hirugarren partiduak izango dira.

Lehenengo finalerdian Jabalera-Goikoetxea VI.a bikoteak, Zaldua II.a eta Eskuderoren aurka jokatuko dute. Bigarren finalerdian, Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a hernaniarrak, Irazu eta Zaldua II.aren aurka jokatuko dute. Jabalera-Goikoetxea VIa. eta Gurrutxaga-Aiestaran VI.a dira faborito ligaxkari erreperatuz gero. Bi bikote hauek partidurik galdu gabe iritsi dira finalaurrekora eta maila bikaina erakutsi dute, sendotasun ikaragarriarekin.

Bi finalerdien erdian, estelarra jokatuko da eta bertan Barrenetxea IV.a izango da protagonista. Loitegirekin batera erronka haundia izango du aurretik, Ezkurra II.a eta Juanenearen aurka.

Sarrerak eta bonoak eskura, ‘oriamendi.eus’ webgunean

Oriamendik Galarretarako sarrerak online erosteko plataforma berria jarri du martxan, Oriamendi.eus webgunean erosi daitezke sarrerak online eta plataforma berrian sarrera erosi daitezke zenbakituak eta lekua ere aukeratuz. Lehenengo aldia da sistema hau martxan jartzen dena Galarretan.

Estreinekoz ere, bonoak jarriko dira salgai. Txapelketetarako bonoak izango dira eta berehala, datorren asterako beranduen jota, salgai jarriko dira erremontari txapelketarako bonoak. Bono hauekin erosi daitezke sarrerak %45eko beherapenekin. Ahalbideratu nahi da jendeak flexibilitatea izatea txapelketetara etortzeko garaian. Baita fideltasuna mantenduz astero Galarretara hurbiltzen diren zaleentzako abantaila da, eta modu batean fideltasun hori saritzen da eta zaindu egiten dira.

Gazteentzat eta hernaniarrentzat erremontariko bonoa erosita jaialdi bakoitza sei euro kostako da eta bederatziko bonoa 54 euro. Orain arte jaialdi bakoitzeko sarrera hamar eurokoa zen, eta bederatzi jaialdi 90 eurotan erosi zitezkeen.

Cartelera del sábado 13 de abril en Galarreta a partir de las 16:30 horas

1. Jabalera-Goikoetxea VI contra Zaldua II-Eskudero a 3 set BERRIA TXAPELKETA

2. Loitegi-Barrenetxea IV contra Ezkurra II-Juanenea a 3 set

3. Gurrutxaga-Aiestaran VI contra Irazu-Zaldua I a 3 set BERRIA TXAPELKETA

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE