Berria Erremonte Txapelketa 2024 aurkeztu da Martin Ugalde kultur parkean

Sei bikotek hartuko dute parte larunbatean hasiko den txapelketan

Eskarmentua eta gaztetasuna duten erremontariek osatzen dituzte bikoteak

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean aurkeztu da gaur Berria Erremonte Txapelketa 2024. Etorkizuneko eta eskarmentu handia duten erremontariek jokatzen dute txapelketa sei bikotetan banatuta. Txapelketa larunbatean, martxoaren 9an, hasiko da eta finala apirilaren 20an jokatuko da. Partida guztiak Galarretan jokatuko dira.

Sei bikoteak bi taldetan banatuko dira eta talde bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira apirilaren 13an jokatuko diren finalaurrekoetara. Finalerdietako garaileak apirilaren 20an neurtuko dituzte indarrak finalean.

A taldeko hiru bikoteak ondorengoak dira: Susperregi-Apezetxea; Irazu-Zaldua I; eta Jabalera-Goikoetxea VI. B taldeko bikoteak dira: Arluziaga-Zubiri; Gurrutxaga-Aiestaran VI; eta Zaldua II-Eskudero. 

Ligaxkako partidak martxoaren 9an, martxoaren 16an, martxoaren 22an, martxoaren 29an eta apirilaren 6an jokatuko dira. Sailkapena puntuen bidez osatuko da. Partidak jokoetara izango dira. Lehenengo bi jokoak 15 tantora izango dira eta hirugarren seta edo jokoa, beharrezkoa bada, zortzi tantora jokatuko da. 

Lehenengo bi set-ak irabazita (2-0) lau puntu bilduko dira. Partida 2-1 amaitzen bada irabazleak bi puntu izango ditu eta galtzaileak bakarra. 0-2 galduz gero partida ez da punturik batuko eta partidaren amaieran 15 tantora iristen ez denak puntu negatiboa izango du. 

Ligaxkaren lehenengo jardunaldia larunbata honetan, martxoaren 9an jokatuko da, 16:30etatik aurrera, eta ondorengo bikoteak izango dira protagonista: Irazu-Zaldua I eta Jabalera-Goikoetxea VI. A talderako baliagarria izango da.

Talde bakoitzeko lehenengo bi postuetan geratu diren bikoteak sailkatuko dira finalaurrekoetara. Bi bikoteen artean berdinketa badago, bien arteko partidaren irabazlea sailkatuko da aurretik. Hiru bikoteen arteko berdinketan, partida guztien tanteoak erabakiko du zein sailkatuko den aurretik. 

Apirilaren 13an jokatuko dira bi finalerdiak eta A taldean lehenengo postuan sailkatu den bikotea, B taldeko bigarrenaren aurka lehiatuko da. Bigarren finalerdian B taldeko lehenengoak jokatuko du A taldeko bigarrengoaren aurka. Hauek ere set formatuan jokatuko dira 16:30etatik aurrera hasiko den jaialdian. 

Bi irabazleak apirilaren 20ko final handira sailkatuko dira eta bertan ezagutuko da Berria Erremonte Txapelketa 2024ko txapeldun berria. 

Txapelketa honetan apustu egiten da etorkizuneko erremontarien alde eta aurretik, txapeldun handiak diren erremontariek jokatu dute. 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE