Bi bikote onenak sailkatu dira Berria Txapelketako finalera

Aurreikuspenak bete dira eta gaur zortzi, Jabalera eta Goikoetxea VI.ak, Gurrutxaga eta Aiestaran VI.aren aurka jokatuko dute Galarretan finala.

Berria Erremonte Txapelketako finala orain arteko bi bikote onenek jokatuko dute datorren larunbatean, apirilaren 20an, Galarretan. Jabalera-Goikoetxea VI.a bikoteak, Gurrutxaga-Aiestaran VI.a bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak euren finalerdiak irabazi eta gero. Orain arteko lau partidak irabazi dituzte bi finalistek, eta gaurkoan 2-0 nagusitu dira Zaldua II.a-Eskudero eta Irazu-Zaldua bikoteen aurka, hurrenez hurren. 

Gaurko lehenengo finalerdia dotorea izan da, nahiz eta markagailua irabazleen aldekoa argia izan. Zalduak eta Eskuderok ez dute inoiz etsi piloteoan indartsu aritu eta gero. Jabalerak eta Goikoetxea 15-12 eta 15-14 lortu dute garaipena, baina kostata lortu dute finalerako sailkapena. Jabalerak bere kolpea beste behin erakutsi du eta Goikoetxea oso seguru  aritu da atzeko koadroetan. Ordu beteko partida izan da eta azken tantoa, Goikoetxearen pilotakada bat, ederra izan da. Hamalaunakoa partida erabaki du bi paret zoragarri batekin. Bi setak berdinduta joan dira, baina momentu erabakiorrean dehiago asmatu dute gorriek.

Bigarren finalerdia ez da hain piloteatua izan, baina maila onean jokatu dute erremontistek. Lehenengo seta 15-8 amaitu da Gurrutxaga eta Aiestaranen alde. Sakearekin min egiten zuten atzelariak eta erreskadan tanto mordoa lortzen zuten bikoteek. 5-8 aurreratu dira Irazu eta Zaldua, baina 10-0ko partzial batek erabaki du lehenengo set hori. Bigarren set-a berdinduagoa izan da. Markagailua orekatuago joan da, baina bosnako berdinketa eta gero alde lau tantoko alde erabakigarria lortu dute gorriek. Kontrolpean eraman dute partida eta azken set-a, nahiz eta Gurrutxagaren huts batzuen ondorioz hamabinako berdinketa igo markagailura. Hala ere, aurrelariak buelta eman dio momentu txar horri eta hiru tanto jarraian egin ditu azken 15 eta 12koa markagailura igotzeko. Aiestaran oso seguru aritu da eta gorriek sendotasuna erakutsi dute.

Finala datorren larunbatean jokatuko da. ETBk zuzenean eskainiko du jaialdiko bigarren txandan eta lau pilotariek pilotak aukeratuko dituzte etzi, arratsaldeko 18:00etan, Galarretan bertan.

Resultados del sábado 13 de abril en Galarreta 

1. Jabalera-Goikoetxea VI Zaldua II-Eskudero BERRIA TXAPELKETA

2. Loitegi-Barrenetxea IV 0 Ezkurra II-Juanenea 2

3. Gurrutxaga-Aiestaran VI 2 Irazu-Zaldua I 0 BERRIA TXAPELKETA

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE