Gomazko paletako banakako txapelak, berriz ere Beotibar klubeko Arregi eta Goitiarentzat

Gomazko paletako banakako txapelak jantzi dituzte, berriz ere, Beotibar klubeko (Tolosa) Arregik eta Goitiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan.Kantxa osoan aritu dira lehian, eta Zarautzen jokatu dituzte finalak jardunaldi honetan: nagusien 1. mailakoa irabazi du Odei Arregik eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak.Txapelketa berean irabazi duten bigarren txapela da haientzat; izan ere, otsailean jokatutako 7aren barruko … Leer más

Emakumeen eskuz banakako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa, larunbatetik aurrera

Eskola Kirolean ere izango da berririk asteburuan. Alde batetik, emakumeen eskuz banakako Gipuzkoako Txapelketa hasiko da, benjamin eta alebin kategorietan. Eta, bestetik, eskuz binakako alebinen lehiaren azken fasea jokatuko da, eta finalistak nortzuk izango diren jakingo dugu. Xehetasun guztiak, ondorengo estekan: https://bit.ly/3Jg6HKr

Asteburuan hasiko da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

Dena prest da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari ekiteko. Asteburuan ekingo diote buruz buruko lehiari 2. urteko alebin kategoriako 12 pilotarik eta infantil kategoriako beste 11k. Amezketan, Tolosan eta Urretxun jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan. Finalak ekainaren 8an izango dira. Xehetasun guztiak, esteka honetan: https://bit.ly/3xvchWJ

Gipuzkoa vs Errioxa: GRABNIren 4. jardunaldiko partidak, etxean, larunbatean eta igandean

Gipuzkoako Selekzioa etxean ariko da berriz ere, asteburu honetan, federazioen arteko GRABNI Txapelketan; Errioxako ordezkaritza jasoko du oraingoan, ligaxkako 4. jardunaldian. Larunbatean pilotari gipuzkoarrek eskuz banakako, eskuz binakako, gomazko paletako, larruzko paletako eta pala motzeko norgehiagokak jokatuko dituzte ezker horman, eta eskuz banakakoak zein binakakoak trinketan; eta igandean partida bakarra izango dute, ezker horman, pala … Leer más

Eskuz banaka lau terdiko lehia martxan, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Eskuz banaka lau t’erdiko lehia hasiko da, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariak lehiatuko dira. Gainera, txapelketa berean, beste bi lehia ere hasiko dira, maiatzean: zesta-puntako banakakoa eta emakumeen eskuz banakako lau t’erdikoa. Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/4cHWfsy

Eskola Kirola eta Errendimendua, zesta-puntako finalen emaitzak (alebinak eta infantilak)

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako finalak ere batu dira asteburuko final festara. Hemen dituzue emaitzak: – Alebinak:ZUMAIA (Haitz Leon-Unai Bergara) 25DANOK BAT 1 (Xabi Uribe-Unax Urreizti) 16– Infantilak:DANOK BAT 1 (Erik Agirregomezkorta-Beñat Beristain) 23BEOTIBAR (Oinatz Lizarraga-Oier Sarasola-Artetz Larrañaga) 30

Udaberri Saria, eskuz binakako finalen emaitzak

Udaberri Sariko eskuz binakako finalak ere asteburuan izan dira ikusgai, han-hemenka. Hemen dituzue emaitza guztiak: – Kadeteak, 1.maila. GIPUZKOA: LAPKE (Landa-Perez) 22 ZAZPI ITTURRI (Gorostidi-Olano) 15 – Kadeteak, 1.maila. Eki.: BEHAR ZANA 1 (Cestau-Zufiria) 22 TOLOSA 2 (Carrera-Caminos) 4 – Kadeteak, 1.maila. Men.: AZKOITIA (Etxaniz-Segurola) 17 ATAUN (Alzua-Nanclares) 22 – Kadeteak, 2.maila. GIPUZKOA: GAZTELEKU (Alvarez-Bidezabal) … Leer más

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz binakako finalen emaitzak

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatu dituzte, asteburuan. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak: – 2. urteko alebinak, 1. maila. GIPUZKOA: ZAZPI ITTURRI 1 (Arteaga-Zubelzu) 10 BERGARA (Agirre-Olano) 16 – 2. urteko alebinak, 1. maila. Eskualdea: OLALDE 1 (Insausti-Iturbe) 16 OSPELE (Alberdi-Sagastibeltza) 12 – 2. urteko alebinak, 1. maila. Eskualdea: BEHAR ZANA 2 (Artola-Barriola) … Leer más

Errendimenduko Txapelketako eskuz binakako eta zesta-puntako finalak, asteburuan, han-hemenka

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako final ugari ikusteko aukera izango da, asteburuan, lurraldeko makina bat frontoitan:2. urteko alebinen eta infantilen eskuz binakako lehiak (Gipuzkoa zein eskualdeak) eta infantil kategoriako zesta-puntakoa, hain zuzen ere. Gainera, Eskola Kiroleko zesta-puntako finala (albinak) ere jokatuko dute. Ondorengo estekan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/4cmvXvR

Gipuzkoako Selekzioak Iparraldekoa hartuko du etxean, asteburuan, GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldian

Bizkaiaren kontra jokatu eta gero, Gipuzkoako Selekzioak oraingoan Iparraldekoa hartuko du etxean, GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldian. Ezker Horman, zesta-puntaz eta eskuz lehiatuko dira, eta trinketan, paleta argentinar eta xare partidak jokatuko dituzte. Gainontzeko aurrez aurrekoak Bizkaia vs Nafarroa eta Araba vs Errioxa zango dira. Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3TGwp0D

Errendimenduko Paleta Txapelketa, finalen emaitzak

Errendimenduko Paleta Txapelketako finalak jokatu dituzte, asteburuan. Hemen dituzue jaialdiaren emaitzak eta sari-banaketako irudi bat: – Udaberri, paleta (molle-pelle) infantilak: INTXURRE (Maialen Elola-Gailur Elduaien) 30 ALTZATARRA (Aratz Diaz de Mendibil-Hugo Torrecilla) 29 – Gipuzkoa, paleta (ikus) infantilak: LAPKE (Aritz Maiora-Oinatz Aranburu) 30 TXULOBI 2 (Ugaitz Tejeria-Xabat Aburuza) 22

Errendimenduko Txapelketako paletako bi final, larunbatean, Donostia-Altzan

Errendimenduko Txapelketako paletako bi final izango dira ikusgai, larunbat arratsaldean, Donostiako Altza auzoan. Lehena Udaberri Sarikoa izango da, molle-pelle pilotarekin; eta bigarrena Gipuzkoako Txapelketakoa, ikus pilotarekin. Bai batean zein bestean infantil kategoriako palistak lehiatuko dira. 16:00etan hasiko da jaialdia: Martxoak 16, larunbata, 16:00, Donostia-Altza 1. Paleta (molle-pelle), infantilak. UDABERRI:INTXURRE (Maialen Elola-Gailur Elduaien)ALTZATARRA (Aratz Diaz de Mendibil-Hugo Torrecilla) … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE