Gipuzkoa vs Errioxa: GRABNIren 4. jardunaldiko partidak, etxean, larunbatean eta igandean

Gipuzkoako Selekzioa etxean ariko da berriz ere, asteburu honetan, federazioen arteko GRABNI Txapelketan; Errioxako ordezkaritza jasoko du oraingoan, ligaxkako 4. jardunaldian.

Larunbatean pilotari gipuzkoarrek eskuz banakako, eskuz binakako, gomazko paletako, larruzko paletako eta pala motzeko norgehiagokak jokatuko dituzte ezker horman, eta eskuz banakakoak zein binakakoak trinketan; eta igandean partida bakarra izango dute, ezker horman, pala motzez. 

Jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak Bizkaia vs Araba eta Nafarroa vs Iparralde zango dira.

Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3xxyMu7 eta Euskal Pilota Federazioaren webgunean: https://www.euskalpilota.eus.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE