Asteburuan hasiko da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

Dena prest da Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari ekiteko. Asteburuan ekingo diote buruz buruko lehiari 2. urteko alebin kategoriako 12 pilotarik eta infantil kategoriako beste 11k. Amezketan, Tolosan eta Urretxun jokatuko dituzte partidak, larunbat arratsaldetan. Finalak ekainaren 8an izango dira. Xehetasun guztiak, esteka honetan: https://bit.ly/3xvchWJ

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE