Gomazko paletako banakako txapelak, berriz ere Beotibar klubeko Arregi eta Goitiarentzat

Gomazko paletako banakako txapelak jantzi dituzte, berriz ere, Beotibar klubeko (Tolosa) Arregik eta Goitiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan.Kantxa osoan aritu dira lehian, eta Zarautzen jokatu dituzte finalak jardunaldi honetan: nagusien 1. mailakoa irabazi du Odei Arregik eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak.Txapelketa berean irabazi duten bigarren txapela da haientzat; izan ere, otsailean jokatutako 7aren barruko lehia ere beraiek irabazi zuten. Hemen duzue finalen jaialdia:

Apirilak 21, igandea, 10:30, Zarautz-Aritzbatalde
1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR-Mikel Goitia 25
OSPELE-Iker Lizaso 14
2. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 1. maila:
BEOTIBAR-Odei Arregi 25
GAZTELEKU-Julen Loidi 19

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE