Titanen auzia

Dena prest dago buruz buruko finalerako. Pilotak aukeratu dituzte eta pilotazaleen artean zurrumurrua zabaltzen hasi da. Nor ote dago hobeto? Erantzun errazak entzuten ari gara, Irujo espezialista dela frontoi osoan, Aimar lau t’erdian eta abar. Baina buruz buruko Txapelketak eman izan ditu ez ustekoak. Handienetako bat iaz gertatu zen. Hipermotibatutako Xalak, Olaizola IIk txapela ia … Leer más

Idoateren ordua

Argazkia: Aspe Idoateren ordua iritsi da. Iaz bezala buruz buru laugarren sailkatu da, bakar bakarrik bi handien -Irujo/Olaizola- eta Txapeldun izandako Bengoetxearen atzetik. Aurten ere erakutsi du espezialista handia dela buruz buru, joko anitza duela, min egiten duela bere sake eta errematearekin. Bere nortasuna kantxa guztietan nabarmendu da: mutil gogorra, klase handikoa eta…ezkerra. Ezker pilotariek … Leer más

Ezbeharra buruz buruko Txapelketan

Aurtengo buruzko buruko Txapelketak bi ezaugarri ditu: alde batetik, maila oneko jokoa izaten ari da orokorrean. Bestetik, partidu garrantzitsuak jokatu gabe geratzen ari dira. Neguko denboraldia luzea izan da. Binakako txapelketak maratoi handi baten gogortasuna erakutsi du. Horren froga, Mikel Beroiz da. Beroizek binakako txapelketan jasan zuen lesioa dela eta, buruz burukoa ere ezin izan … Leer más

Errioxar eztanda

Titinek eta Merinok txapela Errioxara eramatea lortu dute. Bizkaia pilotalekuak eztanda egin du urdinek azken tantoa lortu dutenean. Ez zen gutxiagorako. Drama apur bat ere bizi izan da, David Merinok aldageletara sartu behar izan duenean, giharretan arazoak zituelako. Beraz, heroien arteko partidua izan da. Errioxarrek bikote ia perfektua dute Titin eta Merinorengan. Titin gero eta … Leer más

Finalaren atarian II: aurrelariak

Igandeko finalaren erakargarritasun handienetako bat bi aurrelarien arteko lehia izango da. Modu ezberdinean iritsi dira finalera, Titin III, izarren distirarekin, Xala, duen hoberena emateko asmoarekin. Titin III Trizioko aurrelariak ez du batere ilusiorik galdu. Orain dela urte batzuk, gazteago zenean, uste nuen Titini erretiratzeko garaia iritsiko zitzaiola kolpe gaiztoren batek eraginda, hain da arriskutsua bere … Leer más

Finalaren atarian I: Atzelariak

Pilotan saskibaloian bezala sari bat pilotari onenarentzat balego, MVP deitzen dioten horietakoa, liga fasean jokatutako partiduengatik Aimar Olaizolarentzat izango litzateke. Baina konparaketa horrekin jarraituz, playoff garaian, pilotari onenak bi atzelari izan dira, David Merino eta Aritz Laskurain. Merino eta Merinomania David Merinok Olaizola-Beroizen aurka jokatu zuen partidua gogoragarria izan zen. Bere aurkariak, Olaizola tartean, erabat … Leer más

Egin apustu!

Bukatu da neguko esku pilota maratoia. Baditugu onezkero binakako txapelketako lau bikote onenak. Ez ustekoak egon dira, bai guretzat, pilotazaleentzat, eta baita enpresentzat ere. Azkenean, Irujo eta Barriola kanpoan geratu dira. Txapelketaren hasieran idatzita utzi nuen Aspek iaz Barriolari egin zion itsusikeria konpontzeko jarri zuela aurten Irujorekin, baina erabaki horrekin ez dute lortu Barriolari iaz … Leer más

Asegarce vs Titin

Binakako txapelketa uzten ari den ondorio nabarmenena Asegarceren berpizkundea da. Duela urte bete ta erdi, Aspe nagusi zen ia txapelketa guztietan. Nagusitasun horren oinarria Irujoren joko zoragarria zen. Iberoko aurrelaria nagusi zen buruz buru, aspaldiko urteetan beste inork erakusten ez zuen nagusitasunarekin. Atzeko koadroetan ere, atzelari onenak Asperen izenpean jokatzen zuen, Barriolak hain zuzen ere. … Leer más

O Rei Titin

Futbolaria balitz Brasildarra dela esango genuke. Atzo Titin III.k pilota gorengo mailara eraman zuen. Aurre iritziak birrinduz, bere lankidea Merino gaztea maixutasunez zuzendu zuen eta pilotaren mitologian sartuko den partidan, Irujo eta Barriola «gazteei» ikasgai baliogarria irakatsi zien. Teknikoki bikain jokatu zuen Errioxarrak. Jakinik Irujo askoz gehiago dela fisikoki, aurkariaren errekurtsoak bere alde erabili zituen, … Leer más

Jose Luis Akarregi aurrelaria atzo hil zen

Akarregi aurrelaria atzo hil zen. Jose Luis Akarregi Lekeition jaio zen 1923an. Atzelari bezala hasi zuen bere ibilaldi profesionala, baina laster aurrelari izateko dohai onak zituela eta, aurrelari jarri zuten. 40 hamarkadako aurrelari onentsuenen artean zegoen, Onaindia, Atano VII, Bolinaga etabarrekin lehiatu zelarik. Buruz buru, Gallastegik izan zuen aurkari gogorrenetako bat izan zen. Ondarroako frontoian … Leer más

Beroizen kemena eta beste giltzarri batzuk

Atzo Bizkaia Frontoian jokatu zen partiduari buruzko giltzarriak: 1. Beroizek ikaragarrizko kemena erakutsi zuen. Zaletuak mirestuta utzi zituen bere artesirik gabeko jokoarekin. Bere pilotakadak Barriolarenak baino «punch» gehiago izan zuten. Horrez gainera, pare bat aldiz, jokoa loratzeko gai dela ere erakutsi zuen. Horren adierazgarri, txokoan utzi zuen dejada zoragarria. 2. Irujok Aimarren joku berbera egin … Leer más

Urte berria, aukerak atarian

Txinatarrek krisi hitza bi hizki erabiliaz idazten dute, batak esan nahi du arriskua eta besteak aukera. John Fitzgerald Kennedy. Aukerak daude bai, eskupilotaren inguruan. Bizkaia Frontoian izan nintzen Gabonzahar arratsaldean eskuko partiduak ikusten. Nire ezkerretara 65 bat urteko gizon erdalduna eseri zen. Ohiko dudan bezala, pilotariak eskuak berotzen zituzten bitartean, elkarrizketa hasi nuen berarekin. Frontoi … Leer más

Olaizola Txapeldun, Irujo oso bigun

Olaizola II.k aldi guztietako lau t’erdiko txapeldun haundiena izatea lortu du. Beretzat emozio aldetik berezia izan den aste honetan, Julian Retegi garaipenetan atzean uztea ez da lorpen txikia. Gainera, bere aurkari naturala gainditu du, berriz ere. Teknikoki, beti bezala, perfekziora hurbildu da. Olaizola Irujorengandik bereizten da hamarreko eskala batean, beti 8-9 mailan jokatzen duelako. Partidu … Leer más

Agur Rubén, txapeldun haundia

Betidanik izan da pilota gizon gihartsuen bizibidea, frontoian behar delako, naturak emandakoa heldutasunera iristea. Bartzelonan ezagutu genuen Beloki, hamazazpi urteko gaztea zen arren,  Apolorena zuen gorputza, Olinpoko jaun eta jabea. Urrea eskuan hartu eta prest zegoen gaztea, lehen txanponak irabazteko, profesionalen artean. Unanuerekin batera egin zuen debuta, adin nagusia bete aurretik, fenomenoen antzera: Onaindia, Ogueta … Leer más

Barriolaren erabaki taktikoak

Lehendabizi  zorionak Aimar Olaizolari finalerako txartela lortu duelako. Zorionak baita Barriolari, partidu bikain bat ikusteko aukera eman zigulako. Atzoko partiduaren ondoren, galdera bat bururatu zait: ezinezkoa ote zen Barriolak Olaizolari irabaztea?  Barriola da atzelari trebeena lau t’erdian. Beharbada azken hogei urteetan izan den trebeena distantzia horretan. Baina aurrelari bikain bi tokatu zaizkio aurkari moduan, Olaizola … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE