Finalaren atarian II: aurrelariak

Igandeko finalaren erakargarritasun handienetako bat bi aurrelarien arteko lehia izango da. Modu ezberdinean iritsi dira finalera, Titin III, izarren distirarekin, Xala, duen hoberena emateko asmoarekin.


Titin III

Trizioko aurrelariak ez du batere ilusiorik galdu. Orain dela urte batzuk, gazteago zenean, uste nuen Titini erretiratzeko garaia iritsiko zitzaiola kolpe gaiztoren batek eraginda, hain da arriskutsua bere jokoa. Baina ez, fakultateak murriztu zaizkio, baina bere jokoa beti bezain bizia da. Merinorekin batera, Errioxak inoiz izan duen bikoterik konpletoena osotzen dute. 43 urterekin txapelketa irabazten badu, betiko geratuko da Titinen irabaztaile mitoa.

Xala

Ez du binakako txapelketa on bat egin, eta finalean dago, ez du denboraldi bikaina jokatu, baina buruz buruko txapelduna da. Honek zerbait esan nahi du: klase ikaragarria duela Xalak. Klase hori frontoian gauzatzeko konzentratuta atera beharko da, lehen tantutik final baten dagoala konturatuta. Bestalde, aurreko artikulu baten idatzi nuen bezala, Laskuraini lagundu beharko dio, atzeko koadroetan botez pilota jarriz, horretarako besoa du eta. Ordea, lautik boleaz eta ezker aidez sartzen saiatzen bada bakarrik, Titinek eta Merinok aukera handiak izango dituzte txapela eskuratzeko.

Final bat beti partidu berezia izaten da. Uste ez ditugun gauzak gertatuko dira, ikuskizuna aberastuko dituztenak. Frontoian beste faktore bat Titin-Merinoren aldekoa izango da: harmailak errioxarrez beteta egongo dira. Asko izateaz gain, errioxarrak beroak dira, beraien pilotariak jokatzen dutenean batez ere. Iparraldetik ere etorriko dira, ea beraien pilotaria sutan jartzeko gai diren.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE