NAZIONALA TORNEOKO KLUBEI ABONOAK / ABONO A LOS CLUBES DEL NACIONAL

Pilotabizi Pilotazaleen Elkartea, Euskal Herriko kluben arteko NAZIONALA torneoaren antolatzaileak gaur goizean bideokonferentziaz egin duen bileran hartutako akordioa dela eta, VI edizioan parte hartu duten klubek fidantza kontzeptuan aurreratutakoa datorren astean bueltatuko dizuela, martxoaren 23 eta 29 artean. Halaber, lehenbailehen ordainduko ditu klub bakoitzak lortutako klasifikazioari dagozkion sariak, bai Aurre FASEan, FASE 1ean, FASE 2an … Leer más

EUSKAL HERRIKO KLUBEN ARTEKO NAZIONALA ATZERATUTA / APLAZAMIENTO NACIONAL DE CLUBES

Osasun publikoarekin lotutako gertakarien bilakaera ikusita eta kirol agintariei egindako kontsulten ondoren PILOTABIZI PELOTAZALEEN ELKARTEAren ZUZENDARITZAK, GAUR GOIZEAN EGINDAKO BILERAN, BAI MARTXOAREN 15ean JOKATZEKOA ZEN FINALAURREKOA ETA BAITA MARTXOAREN 28an JOKATZEKOA ZEN FINALA ERE ATZERATZEKO ERABAKIA HAU HARTU DU. Kanporaketaren eta Finalaren data berriak ahal bezain azkar jakin araziko dira, bai nahastuta dauden klubekin kontsultatuta … Leer más

PARTIDU ERABAKIGARRIA / UN PUNTO VITAL

Igandeko lehenengo partidua, agian erabakigarria izan liteke bi klubentzat, finalerako pausoa emateko. Astizek Buruzgain klubetik eta Aitor Etxebarriak Lemoatik, izugarrizko estuasuna daukate, seguruenik puntu hau ateratzea (edo ez ateratzea) erabakigarria izan litekeelako kanporaketa alde batera edo bestera iraultzeko. Astiz oso momentu onean dago, kantxan ondo kokatzen da, intuizio handia du jokorako eta eroso sentitzen da … Leer más

IRURTZUN-OBERENA, KOLORERIK EZ / CONTUNDENTE

IRURTZUN klubaren garaipena argia eta garbia, kolorerik gabea, izan zen, finalerako zein asmo dakarten erakutsiaz. 4 1/2an Irurtzun taldeko Olaetxeak, Txanogorritxu bezala etorri eta otsoarena eginez, hortzak erakutsi zizkion gertatzen ari zena ezin sinetsi zuen Kanabal faboritoari. Aurreko kanporaketa batean Eneko Labakarekin egin zuen bezala, oraingoan errazago egin zuen Kanabalekin, haseratik pelotari beste abiada bat … Leer más

AURRELARI GAZTE BALIOTSUAK ETA ATZELARI SEGURUAK

AURRELARI GAZTE BALIOTSUAK ETA ATZELARI SEGURUAK Zumarragako BELOKI frontoian, martxoak 8 igande honetako binakako partiduak, izugarrizko interesa sortu du. Alde batetik bi aurrelari, nafar harribitxi berriak, ikusi ahal izango ditugu, IRURTZUNgo klubetik Iosu Olaetxea eta OBERENAtik Unai Mata. Oraindik jendea gogoratzen da nolako partidua egin zuen Olaetxeak aurreko kanporaketan, Eneko Labaka bezalako espezialistari irabazi bait-zion … Leer más

ERRONKA BAT ETA AUKERA BERRI BAT

ERRONKA BAT ETA AUKERA BERRI BAT Datorren igandean, martxoak 8, pelotazaleek aukera berri bat dute Julen Retegi ikusteko, kasu honetan IRURTZUN bere kluba defenditzen, kluben arteko NAZIONALAren kanporaketan. Bere jokuari ondoen dagokion modalitatean, banakako partiduan, jokatuko du Julen Retegik, botera hain ondo egiten duen joku moldean, peloteoa luzatu, aurkaria pixkanaka menderatu eta tantoa bukatzeko aukerak … Leer más

BI ESPEZIALISTEN TALKADA / UN PARTIDO DE TU A TU

Igande honetako, martxoaren 8ko, lehenengo partidua definitzerakoan TALKADA izan liteke hitza, bi aharien artekoa bezalakoa. Halako talkada espero dugu 4 1/2an jokatuko den partiduan, IRURTZUN eta OBERENAk jarriko omen dituzten pelotariak ikusita, biek bait-dute nahiko baliabide, bai defentsan zein erasoan, aurkaria menderatzeko eta botatzeko, horrela kanporaketako lehen puntua norbere klubarentzat lortuz. Alde batetik Ongai beteranoaren … Leer más

LEMOA, BENETAN DATOR TXAPELAREN BILA / SERIO ASPIRANTE

Igandeko kanporaketan LEMOAk kluben arteko NAZIONALA honetako txapela irabazteko txartela hor utzi zuen BELOKI frontoian, HERNANI bezalako klub sendoa nahiko erraz kanporatuz. Pelotari sorta ederra eta polibalentea duela erakutsi du, postu eta modalitate ezberdinetan jokatzeko balio dutenak. Bestalde, HERNANIk, Ojuel eta Lizeaga bezalako pelotariak lesionatuta, nahiko lan izan zuen alineazioa osatzeko ere. 4 1/2ko partiduan … Leer más

BI OILAR BI, ETA BAT ATERAKO DA BIZIRIK / DOS GALLOS EN EL MISMO CORRAL

Datorren igandean, otsailak 23 goizeko 11,00etan Zumarragako BELOKI frontoian, klubenareko NAZIONALAren VI edizioaren final-laurdenetako FASEaren azken kanporaketa, LEMOA eta HERNANIko kluben arteko hil ala biziko kanporaketa ikusgarria. Bi taldek dituztemaila handiko pelotariak. VI edizio honetan ibilbide oso ezberdina egin behar izan dute. Alde batetik HERNANI, aurreko edizioan finalerdiak jokatu zituenez, zuzenean sartu da finallaurdenetan eta … Leer más

TXARTELA UTZI DUTE ULTZAMAKOEK / ENSEÑANDO LAS CREDENCIALES

Igandean Zumarragako BELOKI frontoian, klub handi batek txartela utzi zuen NAZIONALA honetako txapela irabazteko asmoaren berri emanaz. Ultzamako BURUZGAIN kluba, nahiz eta bere pelotari denak ez ekarri, argi utzi zuen pelotari asko eta onak dituela. Jokatu zutenak, Astiz, Gaskue, Iriarte eta Sarasak, hiru partiduak erraz irabaziz defenditu zituzten klubaren interesak. Etorkizunean asko erakutsi dezake pelotari … Leer más

BEHE-BEHETIK NORAINO? / DESDE ABAJO HACIA EL CIELO

BEHE-BEHETIK NORAINO? Datorren igandean, otsailak 16 goizeko 11,00etan Zumarragako BELOKI frontoian, aurtengo kluben arteko NAZIONALA torneoan izandako talde errebelazioa ikusi ahal izango dugu, Andoaingo GAZTELEKU kluba. Behe-behetik hasita, aurrekanporaketan Usansolo taldea kanporatu zuen, gero Gasteizko Txukun Lakua I FASEan eta, azkenik final-laurdenetan sartu ahal izateko, Amezketako Zazpi iturri II FASEan. Kanporaketa ia guztietan lau pelotari … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE