IRURTZUN-OBERENA, KOLORERIK EZ / CONTUNDENTE

IRURTZUN klubaren garaipena argia eta garbia, kolorerik gabea, izan zen, finalerako zein asmo dakarten erakutsiaz.

4 1/2an Irurtzun taldeko Olaetxeak, Txanogorritxu bezala etorri eta otsoarena eginez, hortzak erakutsi zizkion gertatzen ari zena ezin sinetsi zuen Kanabal faboritoari. Aurreko kanporaketa batean Eneko Labakarekin egin zuen bezala, oraingoan errazago egin zuen Kanabalekin, haseratik pelotari beste abiada bat eman, aurkaria alde batetik bestera mugitu araziz, garaipena nahiko erraz lortuz.

Banakako partiduan Julen Retegik beste lekzio bat eman zuen banaka nola jokatu behar den erakusteko, kantxan nola kokatu eta pelota nola mugitu behar den erakutsiz. Aldave ez zen behin ere ondo sentitu kantxan eta espero baino porrota garbiagoa jasota joan behar izan zuen.

Binakako partiduan, nahiz eta kanporaketa erabakita egon, jendeak gogoa zuen ikusteko Oberenako Mata-Irurita bikote gaztearen eta Irurtzungo Ongai-Bergera beteranoen arteko borroka. Partidu polita, aurrelariak eskeinitako tanto ederrekin, bainan azkenean Irurtzungoen esperientzia eta, batez ere, Bergeraren potentzia, nagusitu ziren. Beraz, Irurtzungo taldeak belarriak makurtuta etxera bidali zuen Oberenakoa, 3-0 irabazita.

CONTUNDENTE

El triunfo del club de IRURTZUN contra el club OBERENA fue contundente. Los de Irurtzun enseñaron las credenciales que les dan derecho para estar en la final de esta la Vl edición.

En el 4 1/2 Olaetxea, representando al club de Irurtzun, salió de Caperucita y se convirtió en el lobo, adueñándose del papel de un incrédulo Canabal que no terminaba de creerse lo que estaba sucediendo. Y, la verdad sea dicha, el papel de lobo le va como anillo al dedo ya que le resultó igual para imponerse, nada más y nada menos, que a Eneko Labaka. Movió bien la pelota, imprimió ritmo y, sobre todo, hizo sentirse incómodo a Canabal.

En el mano a mano, Julen Retegi dio una clase de pelota a un alumno aventajado como Aldave. Mostró sobre la cancha su elegancia y saber hacer. Aldave lo intentó pero a Retegi nadie le va a dar clases en el juego del mano a mano.

El partido a parejas fue un duelo entre jóvenes y prometedores promesas y veteranos bregados en mil batallas. Y los veteranos enseñaron a los jóvenes que todavía tienen mucho que aprender y entrenar. Ongay y Bergera desplegaron un juego de alta calidad que Mata e Irurita pretendieron contrarrestar pero se quedaron en el intento aunque demostraron muchos detalles de calidad.

Irurtzun mandó de vacío a Oberena con una contundente derrota por 3-0.

PILOTABIZI Pilotazaleen Elkartea 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE