Txost, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Oiartzungo Txost taldeak Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdietara sailkatzea lortu du, Zubietari final-laurdenetan 13-6 irabazita.Urriaren 8an jokatuko du, 10:30ean, Villabonako Errebote plazan, Luzeanen kontra (Donibane Lohizune, Lapurdi). Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi) eta Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) taldeek jokatuko dute beste aurrez aurrekoa, egun eta ordu berean, baina Zubietako plazan. Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3F0HBNj

Azken fasean sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa

Ligaxkakopartida guztiak jokatuta, azken fasean sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Txost eta Zubieta taldeek lehen final-laurdena jokatuko dute igandean, Zubietan, eta Kapito Harrik eta Behar Zanak bestea urriaren 1eko asteburuan, Villabonan. Luzean eta Kanboarrak taldeak finalerdietara sailkatu dira zuzenean. Informazio guztia, esteka honetan: https://bit.ly/3ZnzX98

Asteburuan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa

Asteburuan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Eta harekin abiatuko da lehiaketa ofizialen 2023-24 denboraldia. 60 urte bete ditu txapelketak. Euskal Herriko 6 talde lehiatuko dira, tartean Gipuzkoako Behar Zana, Txost eta Zubieta. Eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, urriaren 8ko jardunaldian izango da ikusgai finala, Villabonan. Informazio gehiago, esteka honetan: bit.ly/3sxXYhH

Txost eta Zubieta, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan; igandean jokatuko dituzte

Gipuzkoako bi ordezkariek lortu dute aurrera egitea 59. Enrique Abril Errebote Txapelketan, eta igande honetan jokatuko dituzte finalerdiak: Txost-ek (Oiartzun) Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) taldearen kontra jokatu beharko du, eta Zubietak (Zubieta) Noizbait (Hazparne, Lapurdi) taldea mendean hartzen eta finalerako txartela lortzen saiatuko da.

Esteka honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/3V6Fcrq

Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da, asteburuan, 2021-22 denboraldia

Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da, asteburuan, lehiaketa ofizialen 2021-22 denboraldia. Euskal Herriko 6 taldek eman du izena 58. edizio honetan, etaGipuzkoak hiru ordezkari izango ditu: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta. Gauzak ondo, urriaren 3an jokatuko dute finala, Oiartzunen. Informazio gehiago, ondorengo estekan: https://bit.ly/3yqYg7e

2020-21 Enrique Abril Errebote Txapelketa behin betiko bertan behera

Pandemiaren eraginez partidak jokatu ahal izateko datarik ez dagoenez, eta txapelketa amaitzeko zailtasunak daudenez, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2020-21eko Enrique Abril Errebote Txapelketa behin betiko bertan behera uztea erabaki du.

Laster zabalduko dugu izen-emate epea 2021-22ko Enrique Abril Txapelketarako, datorren denboraldikoa normaltasun osoz jokatzeko itxaropenez.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE