Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko du Gipuzkoak, larunbatean

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko du, aurten ere, Gipuzkoak. Gipuzkoa 2k Iparralde 1-Senpere taldeari irabazita lortu du finalerako txartela. Lehendabiziko txapela jantzi ahal izateko, edizio gehienetako txapeldun Bizkaiari egin beharko diote aurre gipuzkoarrek; 18:30ean hasiko da lehia, Otxandion.

Esteka honetan duzue xehetasun gehiago: https://bit.ly/3Cyl5uP

Oraindik ere aukerak ditu Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatzeko

Oraindik ere aukerak ditu Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatzeko.

Eguraldiak baldintzatuta, finalerdi bakarra jokatu ahal izan zuten aurreko asteburuan, eta Gipuzkoa 1 taldeak galdu egin zuen Bizkaiaren aurka. Gipuzkoa 2k ostiralean neurtuko ditu indarrak Iparralde 1-Senpere taldearekin, Oiartzunen. Esteka honetan duzue informazio gehiago: https://bit.ly/3Ch2fbC

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE