I. Lurrlade arteko txapelketa – Udalbide Saria

  Argazkia: Garazi Mtnez. Suarez Naroa Mtnez. Suarez Duela bi aste jolastu zen Lurralde Arteko lehenengo txapelketa Gasteizko Mendizorrotzako, Zaramagako eta Txukun Lakuako frontoietan. Gehienoi ezustean harrapatu gintuen eta 5 egunetan jokatutako topaketa bat izanik, hainbat pilotariri beraien iritziari buruz galdetzea erabaki nuen. Asmoa, beraien iritzia ezagutu eta beste urte edota txapelketa batzuetarako kontutan hartu … Leer más

Irujo boxealari?

Amillategi  Irujok eskua mindu du eta ez da izan pilotakada indartsu bat jotzeagatik, ate baten aurka bere indarrak astintzeagatik baino. Badirudi pilotaz gain gaitasuna duela beste kirol batzuetarako, boxeorako beharbada. Baina gaitasuna izan arren hobeto planifikatu beharko lituzke bere ukabilkadak. Indarra ezezik, boxeoan timing deitzen dena ere garrantzitsua da. Azken kolpe honek lau zentimetroko zauria … Leer más

Pilotaren biribiltasuna: «Finalaren inguruan»

Garazi Mtnez Suarez argazkia  Amillategi Badirudi buruz buruko finalerako txartel ugari dagoala oraindik saltzeko. Diario de Navarran agertu da artikulu bat gogora araziaz krisialdiaren olatua gainean daukagula. Duela pare bat aste nik ere aipatu nuen frontoiak behar beste ez zirela ari betetzen. Orain beste hiru gauzatxo esan nahi ditut:  Ez da ulergarria enpresen kudeaketa, ezta … Leer más

Lemuno: «Niretzat garrantzitsuena pilotarekin disfrutatzea da»

Lemuno. Garazi Mtnez Suarez argazkia  Naroa y Garazi Mtnez Suarez STÈPHANE LEMOUNEAU (Lemuno) 1986-02-16, Bogota (Kolonbia) Palmaresa: 2010eko Euskadiko Ligako banakako txapelduna.   2009ko Nafarroako banakako txapeldunordea.   2009ko Europako Kopako txapeldunordea.  Kanpotik ikusita, ematen du bat-bateko erabakia izan zela zure debutarena, baina, atzetik Asegarce-ren esku entrenamenduak egiten hilabeteak daramatzazu. Nola izan dira hilabete horiek? … Leer más

Aitor Zubieta: “Sekretua Xalaren momentu onean dago”

Aitor Zubitea. Garazi Mtnez Suarez argazkia  Naroa Mtnez Suarez Aitor Zubieta 1984-03-29, Etxarri-Aranatz Eskuz banakako txapelketan Yves Salaberri “Xala”ren botilero  Belauneko lesiotik irten berria zaude. Nola ikusten duzu zure burua? Lesioaren aurreko mailan zaudela uste duzu? Ba egia esan ondo ikusten dut nire burua. Kosta egiten da belauneko ebakuntza baten ondoren konfiantza berreskuratzea baina frontoian … Leer más

Partida gogorrari esker Xala finalean

Xala. Garazi Mtnez Suarez argazkia.  Naroa Mtnez Suarez Atzokoan Xalak lortu zuen lehenengo pasea 20ko eskuz banakako finalerako. Gaur, adi egon beharko du Eibarko partiduarekin jakiteko zein izango duen aurkari. Finalerdia oso gogorra izan zen pilotari bientzat. Alde batetik tantoak intentsitate handiz jokatu zirelako. Bestetik, biak ala biak oso urduri kantxaratu zirelako eta horrek asko … Leer más

Pilotaren biribiltasuna: «Koadroak gora eta koadroak behera»

  Amillategi Joan den asteburuan Zallako frontoiaren irekitzea zela eta, zaletu batek komentatu zidan frontoiaren neurria ez dela araudiak agintzen duena. Euskal Federazioak argitaratuta daukan Erreglamenduan (internetan begiratu daiteke), bi frontoi labur mota aipatzen dira, bata 30 metrokoa eta bestea 36 metrokoa. Azken honek hamar koadro izando lituzke hiru metro ta erdikoak gehi metro bat. … Leer más

Pilotaren biribiltasuna: «Experimentuen garaia»

El Diario Vasco argazkia  Amillategi Experimentatzea gizakiaren izaeraren ezaugarri bat da. Badirudi pilota munduan ere, nahiz eta tradizioaren urak sakonak izan, noizean behin ideia bitxiren bat agertzen dela. Azkena frontoiak urdinez pintatzea da. Hilabeteetan zehar ibili izan dira frogak egiten, Manista.comek une oro informatu duen bezala. Azkenean ere, froga errealitate bilakatu da eta telebistetako adituen … Leer más

Sustoen gaua Mirandan

Laskurain. Garazi Mtnez Suarez argazkia  Naroa Mtnez Suarez San Juan del Montere II. torneoa jolastu zen bart Miranda de Ebron. Bigarren mailako txapeldunak Aratz Mendizabal eta Hodei Beobide izan ziren. Partida nagusian, berriz,  Pablo Berasaluze eta Aritz Begino suertatu ziren garaile. Ikuslegoa jai giroan bazegoen ere, lehen mailako pilotariak kantxaratu arte, animoak ez ziren entzun. … Leer más

Pilotaren biribiltasuna: «Ordu haundiaren atarian»

Amillategi Esku pilota beti izan da egiaren kirola. Frontoiaren ormek jartzen dituzte mailak pilotarien artean. Komunikabideetan hainbat artikulu agertu arren “modako” pilotari bateri edo beste bateri buruz, larrua ikutzerakoan, pilotariek badakite egiak agintzen duen halabeharrari ezin zaiola uko egin. Horregaitik, buruz buruko norgeiagokek pilotaren izaera gordina azaleratzen dute. Buruz buru, pilotaren ezaugarri nagusia hierarkia da. … Leer más

Pilota Udalekua Lekeition

  Naroa Mtnz Suarez Urtero bezala, aurten ere Lekeitioko Pilota Udalekua eskaintzen dute Euskal Herriko Ikastolen Konfederaziotik. Bertan, haurrek astebete pilotan murgildurik igarotze aukera paregabea izango dute. Hala ere, ez da teknifikaziorako udalekua, baizik eta euskal pilotaren nondik norakoak sakonkiago ezagutzeko. Hau da, udalekuak duen helburu nagusia pilota modalitate eta frontoi mota gehienak erakustearena da. … Leer más

Jaialdi eta giro xumea Atanon

Garazi Mtnz Suarez Argazkia  Naroa Mtnz Suarez Atzokoa, Donostiako Atano III pilotalekuan ikusitako jaialdiak bizitasun askorik ez zuen kantxan izan, baino are gutxiago harmailetan. Partidu ikusgarriegirik ikusi ez bagenuen arren, sarrera apalak deitu zuen arreta gehien, Irujo-Bengoetxea bezalako norgehiagoka batez hitz egiten ari garelarik. Lehenengoa, partidu piloteatua izan zen, izan ere, ordubete inguru egon baitziren … Leer más

Xabier Urberuaga: “Beste etapa bat hasten da nire bizitzan”

Xabierrek berak aukeratutako argazkia, Beginoren aurkako partidakoa. Javi Col, argazkia Naroa Matnz Suarez Azkeneko egunotan, profesional batek baino gehiagok utzi eta utziko diote lehen mailako enpresetako pilotari izateari. Xabier Urberuaga aulestiarra, palmares zabalenetakoa duenetarikoa da horien artean. Aurreko astean berarekin kontaktuan jarri ginen aldaketarako egun hauek nola bizi izan dituen ezagutzeko. 1981/06/04 (Aulesti, Bizkaia) (9 … Leer más

Txapel banaketa anitza Aretan

Testua: Naroa Mtnez. Suarez Argazkiak: Garazi Mtnez. Suarez Aurreko astean GRAVN txapelketako trinketeko finalak jolastu baziren, asteburu honetan ezker hormakoen txanda heldu da. Atzo, hain zuzen ere, Aretako frontoian hiru final eskaini ziren: gazteak eta seniorrak binaka eta 22 urtez azpikoak banaka, eskuzko modalitatean denak ere. Ostirala izanik eta eguraldi kaxkarra kontutan harturik, giro polita … Leer más

Eneko Galarraga: «Profesional izatea ez da dena»

Galarraga Naroa Mtnez Suarez 

 Galarraga iazko GRAVNeko finalean Arg. Garazi Mtnez. Suarez

ENEKO GALARRAGA (Atzelaria)

1986-04-09, Orio (Gipuzkoa)

Kluba: Aurrera-Saiaz (Bidania)

Palmaresa:

 Llodioko azpi-txapeldun 2009 (Renobalesekin)

Euskadiko azpi-txapeldun 2009 (Renobalesekin)

Orioko txapeldun 2009-2010 (Onsalorekin)

Gipuzkoako txapeldun 2009 (Renobalesekin) – 2010(Onsalorekin)

Añorgako txapeldun 2009 (Azpirirekin)

Zaldibarko txapeldun 2009 (Onsalorekin)

Antiguoko azpi-txapeldun 2009 (Onsalorekin)

Berria txapeldun 2009 (Renobalesekin)

Berria azpi-txapeldun 2010 (Renobalesekin)

GRAVN 2009ko txapeldun (Renobalesekin)

DV 2009ko azpi-txapeldun (Eneko Yoldirekin)

Orio entzundakoan, arraunlariak etortzen zaizkigu burura. Historiadun arraunlariak. Dena den, bada beste motatako kirolaririk bertan. Horren isla argia Eneko Galarraga atzelari fina dugu. Hainbat kirol dastatu izan baditu ere, zalantzarik gabe pilotarekin gelditzen da, profesional izateko ametsa betetzen ez badu ere, afizionatu mailan jarraituko duelarik. Azken hilabeteotan bere berri izan dugu punta-puntako txapelketatan goi maila erakutsi duelako. Aitzakia hori probestuz, gurera ekarri dugu.

Azkenaldian, nahikoa ospe jaso duzu. Zergatik uste duzu izan daitekeela?

Partidu dezente irabazten ari naiz eta finaletara iristeak beti laguntzen du zutaz hitz egiteko.

Egia da azkenaldian txapelketa garrantzitsuetan ikusi zaitugula. Baina, aurretiazko lanik badago?

Bai, lan dezente dago. Gutirekin [Igor Gutierrez] (nire prestatzaile fisikoa) saio asko egin ditugu fisikoa eta teknika lantzeko. Horrez gain jana zaintzen hasi nintzen eta 12 kilo kentzeak beti laguntzen du. 

Hain entzunak ez diren, beste zein txapelketa eskuratu dituzu?

Orion egiten dugun txapelketa bi urtetan irabazi dut Onsalo lagun dudala, azkenekoa Lemuno eta Alberdiren aurka irabazi genuen. Añorgakoa ere irabazi nuen 2009an Azpirirekin, hau Lemuno eta Jauregiren aurka. 

Aipatzen genuen, aurretiazko lan bat egon ohi dela txapelak heldu aurretik. Zuk zerbait berezirik egin al duzu prestakuntza aldetik (prestakuntza fisikoa, elikadura…)? 

Astelehenetan Zarautzen egiten dugu fisiko lana, saltoak, korrika, pesak… Argote pilotaria eta Lizarralde erremontistarekin. Gero, aste guztiko tabla [ariketa saioak] bidaltzen dit Gutik eta herriko kiroldegian egiten dut. Pilotan normalean Tolosan entrenatzen dut, astelehen eta asteazkenetan klubeko beste pilotariekin. Gutirekin ere egin izan dut pilotan, teknika lantzeko. 

Zein txapel edo txapelketa gogoratzen duzu bereziki? Zeinez duzu oroimen politena? 

Burura etortzen zaidan lehena, anaiarekin irabazitakoa da Zarauzko Zaporra txapelketan [frontoi txikian jolasten den txapelketa]. Nik aurretik [aurrelari] jokatu nuen eta txapela irabazi genuen, 2008an uste dut. Anaiaren lehen txapela zen eta beregatik poztu nintzen gehien bat.  

Atzera begira jarriz gero, nola hasi zinen esku pilotan jolasten? 

Gure etxea frontoitik 5 metrotara dago eta txikitatik aitak pilotan jolastera eramaten gintuen. Pilotarako afizio handia du aitak eta herriko gazteekin ordu asko sartutakoak gara aita, anaia eta ni frontoiaren atzeko txokoan. Urte dezente pasa ziren berari irabazten hasi arte [barre egiten du]. Gero, anaia hasi zen Añorgako pilota elkartean, eta ni entrenamenduak ikustera joaten nintzen ia beti. Orduan, Matiasek (Añorgako arduradun ohia) esan zidan ea hasi nahi nuen eta animatu egin nintzen. Hortik aurrera partiduak jokatu eta hobetzen joan behar. Kadeteen azkeneko urtean, berriz, osabak [Luis Galarraga] esan zidan ea Tolosara joan nahi nuen, bera zen pilota elkartearen arduradun eta horrek asko lagundu zuen ni hara joateko.

Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE