Gazteleku sasoiko hasi da

Berria

Andoaingo taldeak nagusitasunez kanporatu du Arkupe, Gernikako taldea, BERRIA Txapelketan parte hartzen duen lehen aldian
Txumulutxueta eta Danok Lagunak taldeen artekoa bi aste barru jokatuko da ziurrenik
Aurreko ostiral gauean Euskal Herria astindutako zikloiak VI. BERRIA Txapelketa ere aztoratu zuen. Segurtasun arrazoiak zirela medio, bertan behera utzi zuten txapelketako antolatzaileek Txumulutxuetako eta Danok Lagunak taldeek Hernanin jokatu beharreko kanporaketa. Oraindik ziurtatzeko dago noiz jokatuko den kanporaketa, baina litekeena da bi aste barrurako antolatzea, Hernanin. Igandeko kanporaketa, berriz, jokatu egin zen, eta Gaztelekuk, Andoaingo taldeak, Arkupe kanporatu zuen, Gernikako taldea.
© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE