Xala pilotariari olerkia

AMILLATEGI
Yves Xalaberri, Xala,
harriaren aurka borrokatuko zenula,
bizitzaren errobien barrena
bazenekian aurrena.
Berez ezkerra izanik,
gozatu behar izan zenuen eskubia,
garaia iristen zitzaizunean izateko
txapeldun gailentzeko aukera.
Ordu handira iristeko bidean,
oztopo  bat bestearen ostean,
denak utzi dituzu aldean:
Idoate pilotari bizia,
zure doaiak frogatzeko gai izan dena,
aurreko urteetako gorputz zauriak,
baita barneko mindura.
Aldaketa asko izan dira pilotan,
horma zuriak berdetu dituzte,
koloreak ateratzekoa, pilotari leialekin,
enpresen joakera.
Gauzatu dituztenen artean larriena,
inoiz uste ez genuena,
pilotazaleei eskaintzea,
txapelketa zuria.

1 comentario en «Xala pilotariari olerkia»

Los comentarios están cerrados.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE