Palako, zesta-puntako eta gomazko paletako finalistak ezagutuko ditugu, asteburuan, Herriartekoan

Palako, zesta-puntako eta gomazko paletako finalistak ezagutuko ditugu, asteburuan, Herriarteko Txapelketan.

Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, Andoain, Donostia, Errenteria eta Olaberria lehiatuko dira finalera sailkatzeko xedez.

Gomazko paletaz, Astigarraga, Azkoitia, Hernani eta Donostia.

Zesta-puntaz, oso berdinduta daude Hondarribia, Mutriku eta Zumaia eta azken jardunaldia erabakigarria izango da.

Eta eskuz, finalerdiei ekingo diete Azpeitiak, Hernanik, Oiartzunek eta Tolosak.

Informazio gehiago eta jardunaldi honetako kartelera, hemen: https://bit.ly/3zym5xU

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE