Muskarditzek eta Kurutxarrik irabazi dute Parisko Mastersa

I.M. / Berria

Iragan igandez jokatu zen Parisko Chiquito de Canbo trinketan, Frantziako hiriburuko Mastersaren finala. Bertan, Muskarditz eta Kurutxarri, 40-28 gailendu zitzaikien Ezkurra eta Etxetori.

Ostiralez jokaturiko finalerdietan, bi bikoteek aise lortu zuten finalerako txartela. Torneoko irabazleek Ibarrola eta Errekarti 40-28 irabazi zieten bitartean, Ezkurrak eta Etxetok Aranburu eta Biskoubi egurtu zituzten (40-17). Finalaren aurretik jokatu zen hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko deman, Aranburuk eta Biskoubik 40-35 hartu zituzten mendean Ibarrola eta Errekart.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE