Izena eman daiteke Aisiako Emakumea Pilotari Txapelketa Azkarrean. Abenduaren 15ean jokatuko da, Tolosako Beotibarren

Datorren abenduaren 15ean, larunbata, Aisiako Emakumea Pilotari Txapelketa Azkarraren hirugarren edizioa jokatuko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Txapelketa paletaz eta teniseko pilotaz jokatuko da. Joko sistema, lehiaketa sistema eta ordutegia izena eman duen bikote kopuruaren araberakoa izango da. Dena den, goiz jota, 09:30ean emango zaio hasiera txapelketari. Eta amaiera 17:00etan izango da, berandu jota, jarraian federatuen gomazko paletako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko direlako.

Txapelketa hau aisiako emakumeei zuzendua dagoela, beraz, euskal pilotako federatu lizentzia duten emakumeek ezingo dute izenik eman.

Izena emateko epea abenduaren 3an amaituko da, 13:00etan.

Inskripzioa 40 euro izango da, bikoteko, bazkaria barne. Honako kontu korronte honetan egin beharko da diru-sarrera: BANKOA ES12 0138 0001 1300 1067 4433.

Izen-emate inprimakia eta ordainagiriaren kopia etxebe.pilota@kirolak.net helbidera helarazi beharko da izena emateko.

Emakumea Pilotari Txartela dutenek ez dute inskripziorik ordaindu beharko, baina bai inprimakia beteta helarazi.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE