Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko eta zesta-puntako finalak, igandean, Oiartzunen eta Zumaian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat final jokatuko dituzte igande honetan. Alde batetik, pala motzeko finalak izango dira ikusgai, 10:00etan, Oiartzungo Madalensoron. Eta, bestetik, zesta-puntakoak, 16:30ean, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Lotura honetan duzue informazio guztia: https://bit.ly/2L8KUWh

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE