GEPFk 2019-20 denboraldia behin betiko bertan behera uztea erabaki du / La FGPV ha decidido suspender definitivamente la temporada 2019-20

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) 2019-20 denboraldia behin betiko bertan behera uztea erabaki du. Zuzendaritzak gaur (2020-05-27, asteazkena) egin duen bileran hartu du erabakia.

Azken unera arte eutsi nahi izan dio federazioak denboraldiarekin jarraitzeko aukerari, eta hainbat proposamen lantzen joan da egunotan, baina gaur gaurkoz ez dago horretarako bermerik.

Klubei izan duten pazientzia eta jarrera benetan eskertu nahi die.

Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/2ZJv6lW

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE