Bertan behera, oraingoz, GRABNIko Gipuzkoa eta Arabaren arteko lehia, koronabirusagatik

Bertan behera gelditu da GRABNIko Gipuzkoa eta Arabaren arteko lehia oraingoz, koronabirusagatik. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak federazioen arteko txapelketaren lehendabiziko jardunaldia partzialki atzeratzea erabaki du, egungo egoera dela eta; Araba vs Gipuzkoa eta Errioxa vs Nafarroa aurrez aurrekoei eragiten die neurriak. Informazio gehiago, esteka honetan: http://bit.ly/38HjLnu

Dena prest federazioen arteko GRABNI Txapelketarako

Dena da prest federazioen arteko GRABNI Txapelketarako. Martxoaren 15eko asteburuan ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak, eta harekin batera Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek; maiatzaren 3ko jardunaldian izango dira finalak, Araban. Lotura honetan duzue egutegi osoa: http://bit.ly/32d6IIK

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE