ERKIAGAK BERE BOLADARI EUSTEN DIO GASTEIZEN

ERIKA-NAROA vs HELENA-MAIALEN: 15-12, 15-11

ARABA EUSKARAZ MASTER SERIES

1. FINALERDIAK

ERIKA-NAROA vs HELENA-MAIALEN: 15-12, 15-11

ERKIAGA-DEL RIO vs AARON-GORKA: 15-11, 15-14

Aritz Erkiagak bere boladari eutsi dio Gasteizen. Jai Alai Leagueko 14. partidua, eta 14. garaipena. Oraingo honetan Julen Del Rio arabarrarekin bikotea osatuz. Normalean baino erremate gutxiago egin ditu Ispasterkoak, Aaron aurkaria heldu egiten baitzen bere jokaldietara. Aurrelari gasteiztarrak partidu ona egin du baina partiduko tantua Julen Del Riorena izan da. Eskuinarekin ikaragarrizko horma-bikoa bota du. Indarrarekin, abiadurarekin eta elegantzia handiz. Gorka Sorozabalek ere lortu du bi paretarekin tantua baina edozein kasutan Erkiaga izan da partiduko onena.

Jaialdiari hasiera eman dion partidan, Erika Mugartegi eta Naroa Merino garaile. Erika, beste behin ere, oso seguru ibili da eta bere ahalak erabaki du partidua. Merino tolosarrak ere ondo jokatu du eta bi setetan garaitu dituzte Helena Barrenetxea eta Maialen Aldazabal. Bikote horian, Berriatuko atzelaria izan da onena. 

Datorren larunbatean Masterseko bigarren jardunaldia jokatuko da. Emakumeetan, Maite Ortiz de Mendibil etxeko pilotaria eta Arai Lejardi markinarra, Elaia Gogenola eta Frida Watknisen kontra. Gizonezkoetan, Xabi Barandikaren itzulera izango da albiste. Pasaden abuztutik lesionatuta egon ondoren, bere betiko lagun eta bikotekidea, Lekerika izango du atzelari, Johan Sorozabal eta Jon Zabalaren aurka.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE