Emakumea Pilotari Txartela, eskuragarri

Ekimen baten berri eman nahi dizuegu mezu honen bitartez. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak federatu mailan lehiatu ez arren euskal pilotan aritzen diren emakumeei zuzendutako txartel berria sortu du: Emakumea Pilotari Txartela, hain zuzen ere. Istripu eta erantzukizun zibileko aseguruak eskaintzen ditu, eta baita Emakumea Pilotari egitasmoko hainbat ekintzetan doako izen-ematea ere. Dagoeneko egin daiteke eskaria, federazioan. Lotura honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/2RGvg6l

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE