Bat behar genuen lasaia Enekoitz Telleria, Berria
Olaizola II.ak eta Xalak arazorik eta aitzakiarik gabe aukeratu dituzte pilotak
Atano III.ean.
Batenak jubenilenak direla, bestearenak makalak; bat takorik jarri gabe aritu dela, besteak ez duela oraindik jokatuko duen edo ez erabaki… Aurtengo Eskuz Banakako Txapelketan, azkena egindako pilota aukeraketa bakoitza, aldrebesa irten da benetan. Bat behar genuen lasaia, eta atzo Donostiako Atano III.ean egindakoa irten zen lasaia, hasiera batean halakorik espero ez bazen ere. Garbi adierazi zuten Olaizola II.ak eta Xalak: piloten aitzakiarik ez dela izango igandean. Are gehiago, Olaizola II.ak kontrarioak aurkeztutakoen artean pilota bat aukeratu zuen, eta Xalak ere bai bat Asegarcekoak aurkeztutakoen artean.