ZESTA ESKOLEN ERREKORRA BIDARTEN

Errekor pozgarri eta adierazgarria utzi digu, aurten, 25. urtez Bidarten antolatu duten «Pilotari Ttiki» zesta-punta topaketek. 7 eta 12 urte arteko, entzun ondo, 250 «pilotari ttiki» elkartu dira aurten bertan. 125 bikote, mutiko zein neskato, Iparralde zein Hegoaldekoak. Zesta-eskolen goraldia hain handia da ze, topaketa hauek bi egunetan banatu behar izan dituztela.

Profesionalen goraldiak zesta-eskolen boom-a dakar. Zesta-eskolen goraldiak, etorkizunera begira, profesional mailako txapelketen bermea. Umeek erreferentzia sendoak behar dituzte eta txikienekin batera ikusi ditugu Bidarten, besteak beste, Erkiaga, Basque, Lekerika edo duela urtebete erretiratu zen Beaskoetxea.

Zesta-eskolen zerrenda berriz, honakoa:

📌Bizkaia: Lekeitio, Gernika, Markina-Xemein, Berriatua eta Durango.

📌Gipuzkoa: Hondarribia, Donostia, Andoain, Tolosa eta Mutriku.

📌Araba: Gasteiz.

📌Nafarroa-Garaia: Noain, Berriozar eta Cabanillas.

📌Nafarroa-Behea: Garazi.

📌Lapurdi: Donibane-Lohizune, Getaria, Bidarte.

📌Zuberoa: Maule.

📌Landak: Hossegor.

📌Biarno: Paue.

📌Zilarraren kostaldea: Arcachon.

📌Okzitania: Pamiers.

Euskal Herritik haruntzago bada zesta-puntarik baina nukleoa, zentroa, Euskal Herria da. Zerrenda honetatik kanpo ere badira zesta-eskolak baina hau da poza, Ipar eta Hego, hainbeste ume, denak elkartuta, Pilotari Ttiki-n ikustea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE