XVI BERRIA TXAPELKETA (6. JARDUNALDIA)

 

Datorren igandean Hernaniko kiroldegikoan eta Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako frontoietan BERRIA txapelketaren zortzirenetako bi jardunaldi jokatuko dira. Jokoan sartuko dira bi zerrensaburu: Azpeitiko Ilunpe eta Usurbilgo Pagazpe.

 

HERNANIN igandean goizeko 11:00etan ILUNPE (Azpeitia) // BURUZGAIN (Ultzama)

 

Cadetes : Egiguren – Labaka / Martikorena – Sarasa

Juveniles : Alberdi – Elosegi / De la Fuente – Arce

Senior : Apezetxea – Murgiondo / Iriarte – Sarasa

 

Kanporaketa erakargarria, izen handiko pilotariekin. Azpeitiarrak, zerrendaburu direla eta, faborito aterako dira.

Kadeteetan Ilunperen aldekoa izango da partidua, bikotea itxuraz nafarrena baino hobea delako. Hala ere, partidua jokatu egin behar da.

Jubeniletan berdinduagoa dago. Aurrean Alberdi eta De la Fuente arituko dira, agian mailako bi aurrelari onenetakoak. Atzean, Elosegi kadetea denez, bere errendimendua erabakiorra izan dezake.

Nagusietan ere berdindua ikusten da, lau pilotariak zailduak dira eta. Aurrean Apezetxea eta Iriarte arituko dira, maila oso ondo ezagutzen dutenak. Atzean Murgiondo eta Sarasa, mailako onenetakoak. Ikuskizuna polita izango da.

 

ATARRABIAN igandeko 17:00etan: PAGAZPE (Usurbil) // PAZ ZIGANDA (Atarrabia)

 

Kadeteetan: Garaiar-Albeniz II // Ibarra-Murillo

Jubeniletan: Galarraga-Iruretagoiena // Lakabe-Prim

Nagusietan: Exposito-Santxo // Vidan-Mina

 

Kanporaketa hau ere oso erakargarria da, Seguru asko azken partiduan erabakiko dena. Munduko txapelduna den Xabier Santxok jokatuko du.

Kadeteetan nafar txapeldunak favorito aterako dira. Ibarra- Murillok mailako bikoterik onenetakoa osatzen dute. Asko jokatu beharko dute Garaiar eta Albeniz II.ak partidua irabazteko.

Jubeniletan, ordea, gipuzkoarrak dira favorito. Galarraga eta Iruretagoiena ohituagoak daude partidu zailak jokatzen Lakabe eta Prim baino.

Eta baliteke nagusietan kanporaketa erabakitzea. Pagazpek aterako ditu Exposito eta Santxo, bi aurrelari arras onak. Izenez faborito dira, baina ikusi beharko da nola moldatzen den Xabier Santxo atzean jokatzen. Izan ere, Vidan eta Minak ez dute ezer oparituko eta partidua aurrea ateratzeko adina jokatzen dute.

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE