XLVI. DINASTIA ETXABE PILOTA TXAPELKETA

Erantsita aurtengo Dinastia Etxabe Pilota Txapelketaren parte-hartze egutegia, ohiko formatoan baina aldaketa garrantzitsu batekin. Garai beretsuan jokatzen den beste txapelketa batek antolaketa-egituran izan duen aldaketa medio, astelehena eta ostirala izango dira aurtengo pariduetako egunak aurreko urteetako astearte eta ostegunaren ordez.

 

Uztailaren 24 astelehenean emango zaio hasiera, aurreko ostiral Uztailaren 21an Aitzuri pilotalekuan arratsaldeko 7tan egingo den aurkezpen ofizialaren ondoren, Zumaiako Pilota Elkartearen izenean bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuedalarik txapelketako parte hartzaile izango diren pilotari eta hauen ordezkariekin batera.DINASTIA ETXABE 2017, egutegia

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE