XII BERRIA TXAPELKETA (OBERENA – IPARRALDE)

Aurrera jarraitzen du XII. Berria Txapelketak, eta asteburu honetan final-zortzirenetako azken bi kanporaketak jokatuko dira. Lehenengoa Miarritzen izango da, Iparraldean, larunbat arratsaldez, 16:00eatik aurrera. Nor baino nor gehiago ariko dira Iparraldeko selekzioa eta Iruñeko Oberena pilota elkartea. Hurrenez hurren, Jean Mixel Mendi eta Mikel Errok ondorengo pilotariak kantxaratuko dituzte.

 

Kadeteak: Mata – Cordon (Oberena) / Biscouby – T.Mendi (Iparralde)

Gazteak: Garcia – Irurita (Oberena) / R.Mendi – Biseau (Iparralde)

Nagusiak: Vidan – Garcia (Oberena) / Lafitte – X.Mendi (Iparralde)

 

Aurreikuspenen arabera, Oberena favorito garbia izango da final-laurdenetara igarotzeko. Hainbat arrazoi tarteko, Iparraldeko selekzioak ez ditu pilotari garrantzitsuenak kantxaratu ahal izango, eta pronostikoak nafarren aldekoak dira.

Kadete mailan, esate batera, Euskal Herriko azpitxapeldunak dira Mata eta Cordón, eta aurkariei oso zail jarriko dizkiete gauzak. Gazte mailan partida orekatuagoa espero da, baina hemen ere favorito nafarrak izango dira. Nagusietan, berriz, bikote polita dauka Iparraldeak. Mendi atzelaria sasoi onean dago. Halere, Vidan eta Garciak bikote sendoa osatzen dute

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE