XI BERRIA TXAPELKETA

Igandean Alegiko frontoian goizeko 11:30an hasita, BERRIA txapelketako 5. kanporaketa jokatuko da Burlatako Zugarralde eta Alegiko Intxurre taldeen artean. Kanporaketa erakargarria izango da, bertan Euskal Herriko pilotari onenak ikusteko aukera izango delako.

 

KADETEAK: Anso – Eskirotz (zugarralde) / Irazustabarrena – Aizpitarte (intxurre). Nafarrak dira hasiera batean faborito, beraiek baitira gaur egungo Nafarroako eta Euskal Herriko txapeldunak. Hala ere Alegiko bikotea berriki jokatu den Gipzukoako Udaberrin txapelketako finalera iritsi ziren eta sasoiko heltzen dira Berria txapelketara.

 

GAZTEAK: Ruiz – Galartza (zugarralde) / Goikoetxea – Alberdi (intxurre). Partida berdindua aurreikusten da. Bi bikoteek ez dute orain arte denboraldian zehar emaitza onik lortu eta horregatik alegiarrek etxean jokatuta abantaila izan dezakete. Aipagarria Alegiko Goikoetxea piltoaria oraindik kadetea dela.

 

NAGUSIAK: Olano – Azanza (zugarralde) / Artola – Urruzola (intxurre). Gipuzkoarrak izango dira faborito, Artola laster profesionaletara igaroko delako eta Urruzola egungo Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelduna delako. Aurrean Olano aresoarra eta Azanza izango dituzte. Olano gaur egungo 22 urtez azpiko pilotari onenetariko bat da eta Azanza berriz oso pilotari zaildua. Igandean partida zaila eta gogorra izango dute baina nafarrak ere bere aukerak baliatzen sailatuko dira.

 

Bikote irabazleek Uharte taldearen aurka jokatu dute final zortzirenetan.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE