Xala eta Pascual sanmateoetako finalerako sailkatu dira (22-11)

I. M. / Berria

Xalak eta Pascualek arazo handirik gabe lortu zuten atzo Logroñon San Mateoetako Torneoko finalerako txartela. Euren multzoko azken partida aise irabazi zuten Gonzalez eta Eulateren aurka (22-11). Irabazleek gaur ezagutuko dituzte finaleko aurkariak, Titinek eta Goñi III.ak Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruizen aurka jokatuko duten partidan (19:15). Irabazleak finalera pasako dira.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE