Semifinaletarako sailkatzea jokoan, Arluziaga-Zubiri eta Zaldua II.a-Eskuderok  

Berria Txapelketako lehenengo fasearen azkeneko partidua jokatuko dute, 16:30etatik aurrera.

Berria Erremonte Txapelketan lehenengo faseko azkeneko partidua jokatuko da bihar Galarretan, 16:30etatik aurrera. Mattin Arluziaga hernaniarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak, Zaldua II.a eta Eskudero izango dituzte aurkari. B taldeko partidua dago jokoan, eta garailea finalerdietara sailkatuko da; galtzailea, berriz, kanporatuta geratuko da. Beste hiru bikote semifinalistak erabakita daude, eta gaurko garaileak osatuko du koadroa.
Bi bikoteek aldearekin galdu zuten aurreneko partidua, Gurrutxagaren eta Aiestaranen aurka. Egiari zor, Arluziagak eta Zubirik Goikoetxea VI.a izan zuten aurkari, Gurrutxagarekin, Aiestaranen lesio baten ondorioz. 15-12 eta 15-11 izan zen azken emaitza. Zalduak eta Eskuderok alde haundiagoarekin galdu zuten, eta horren ondorioz, puntu negatiboa dute sailkapenean. Hala ere, gaurkoari begira horren ez du eraginik izango. Garaileak aurkaria gaindituko du sailkapenean, emaitza edozein izanda ere.
Partidu berdindua espero da. Gorriz jokatuko dute Arluziagak eta Zubirik. Atzelari goizuetarrak eramango du pisua bikotean, eta aurrelari gazteak lasaiago jokatu nahiko du. Aurreneko partiduan oso urduri aritu zen, eta jokoan nabaritu zitzaion. Zalduak eta Eskuderok bikote orekatuagoa osatzen dute. Hala ere, aurreneko partiduan bere mailatik urruti jokatu zuten, eta maila igo beharko dute irabazi nahi badute.
Biharko irabazleak apirilaren 13an jokatuko du finalerdia, Jabalera-Goikoetxea bikote sendoaren aurka. Bigarren finalerdia dagoeneko osatuta dago, eta bertan, Gurrutxagak eta Aiestaranek, Irazu eta Zaldua izango dituzte aurkari. Oraingoz kanporatuta geratu den bikote bakarra Susperregik eta Apezetxeak osatutakoa da. Berria Txapelketako finala apirilaren 20an jokatuko da.

Ansa II-Martirena, Urriza-Azpirozen aurka

Biharko jaialdiko bigarren partiduan bi bikote oso sendok neurtuko dituzte indarrak. Ansa II.a eta Martirena, bigarren larunbatez jarraian, elkarrekin arituko dira, Urrizaren eta Azpirozen kontra. Ansa urnietarra bolada ezin hobean dabil. Masters Txapelketa irabazi zuenetik ez du partidurik galdu. Lau partidutan lau garaipen haundi lortu ditu, baina oraingoan exijentzia haunditu egingo zaio.

Urriza izango du aurkari aurreko koadroetan, eta atzean Azpiroz. Oso bikote sendoa osatzen dute urdinek. Abenduaren 30ean elkarren aurka neurtu zituzten indarrak, eta orduan 15-13 eta 15-14 irabazi zuten Urrizak eta Azpirozek, bi set oso berdinduetan. Hura izan zen Ansaren azkeneko porrota. Ordutik garaipenak besterik ez ditu pilatu.

Cartelera del sábado 6 de abril en Galarreta a partir de las 16.30 horas

1. Arluziaga-Zubiri contra Zaldua II-Eskudero a 3 set Berria Txapelketa

2. Ansa II-Martirena contra Urriza-Azpiroz a 3 set

3. Goikoetxea V-Larrañaga contra Jabalera-Juanenea a 3 set

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE