Profesionalen jaialdia, Atanon

Martxoaren 21ean, ostiralean, profesionalen jaialdia izango da Atano III.a pilotalekuan, 22:15etan hasita. Estelarrean txapelketako azken jardunaldiko BERASALUZE II – ALBISU / XALA – ZUBIETA partida jokatuko da. Aurretik beste partida bat izango da.

Sarreren prezioa: 15 euro 1. solairuan eta 30 euro kantxan.

Erreserbak egiteko 688 85 77 10 telefonora deitu daiteke. Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:00. Atanoko takila ostegunean egongo da irekita, 18:30etatik 20:00etara.

 

Pilota eskoletako 14 urtez azpikoentzako sarrerak doan izango dira errebotean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren helburuetako bat jokamolde guztiak sustatzea denez, erreboteko sarreraz gain, larunbatean arratsaldeko 18:00etan Baldan jokatuko den Munduko Pala Txapelketako finalerdirako gonbidapena ere emango zaie.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE