Nafarroako pala afizionatuaren zibertxoko

PALANAVARRA
 

Nafarroako pilotazaleek, Nafarroako palaren inguruko web orria dutela jakinarazi ziguten asteburu honetan. Palari afizionatuek pilotazaleentzako bloga idazten dute eta gainera, edozeinek bere ekarpena egitera irekiak daude.

Txoko honetan berriak, erreportajeak, elkarrizketak… topa ditzakegu, denak, esan bezala afizionatuei buruzkoak. Argazki eta bideo galeria zabala ere badute.

Interesgarria iruditu zaigu web orrialde hau ezagutzera ematea pala askotan ahaztuta gelditzen den euskal pilotaren modalitatea izaten delako. Are gehiago profesional mailakoa ez bada.

Beraz, bisitatxo bat egitera gonbidatzen zaituztegu: www.palanavarra.com

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE