Kutxabank Masters Txapelketa bihar Barrenetxearen eta Azpirozen arteko partidarekin hasiko da

Bihar arratsaldean hasiko da erremonteko Kutxabank Masters Txapelketa, Galarretan. Oso txapelketa azkarra izango da, bihar hasi eta otsailaren 24an bukatuko dena, eta bihar bertan geratuko da kanpoan lehenengo erremontaria.
Barrenetxea IV.ak eta Azpirozek jokatuko dute aurten kanporaketako partida. Kale edo baleko norgehiagoka izango da, eta 30 tanto egiten dituen erremontaria sailkatuko da ligaxkara. Hernaniarra da aurrera egiteko faboritoa, baina partida gogortzeko gaitasunak ditu Azpirozek ere.
Jaialdia arratsaldeko 16:30etan hasiko da, eta txapelketakoaz gain, beste bi partida ikusteko aukera izango da Galarretan: Goikoetxea V-Larrañaga/Jabalera-Juanenea eta Urriza-Zubiri/Ezkurra II-Zaldua.

Zain dituzte Ansa II eta Juanenea
Biharko partidarekin osatuta geratuko da aurtengo Masters Txapelketako ligaxkako koadroa. Ansa II.a eta Juanenea zain dituzte dagoeneko, eta datorren astean sartuko dira jokoan iazko bakarkakoko finalistak.
Ligaxkak hiru jardunaldi izango ditu, denek jokatuko dute denen aurka, eta sailkapeneko lehenengo bi postuetan geratzen direnen artean jokatuko dute txapela.  
Final handia otsailaren 24an jokatuko dute.

Jabalera nafarrak bihar debutatuko du 

Aimar Jabalera (Doneztebe, 22 urte) Juanenearekin bikotea osatuko du bihar Galarretan Oriamendiko erremontista gisa egingo duen debutean. Goikoetxea V eta Larrañaga izango dituzte aurkari 16:30ean hasiko den partidan. Futbolari ohia da, eta bere jokoaren barruan «beheko postura eta kolpea» azpimarratzen ditu, eta «ezkerreko paretan defendatzea» kostatzen zaiola aitortzen du. Ezkurra eta Urriza dira bere idoloak.

Cartelera del sábado 27 de enero en Galarreta

1. Goikoetxea V-Larrañaga contra Jalabera-Juanenea a 3 set

2. Barrenetxea IV contra Azpiroz a 30 tantos

3. Urriza-Zubiri contra Ezkurra II-Zaldua I a 3 set

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE