GAUR, PAUEKO KOPA

JAI ALAI LEAGUE-KO AZKEN TXAPELKETA

Complexe de la Pelote, 21:00h

JOHAN-MINVIELLE vs GOIKOETXEA-LOPEZ

Telebistaz: ETB 1 (ostirala, 23:00h), Canal Plus Sport, France 3 Noa 2006garren urtean eraiki zenetik, 1.000 eserleku dituen 54 metro luzeko «Jai Alai» ederra du Paueko hiriak, frontis berrituarekin gainera. Gaur gaueko 9tan hasita, pilotaleku hori izango da JAI ALAI LEAGUE-ko laugarren eta azken txapelketaren bukaeraren eszenatokia. Paueko Kopako zortzigarren jardunaldia, eta final handia:

JOHAN-MINVIELLE vs GOIKOETXEA-LOPEZ
Zumaiarak dira faborito nagusi. Sailkapen Masterretan lortutako emaitzen ondoren bikote bezala jokatzea egokitu zaie eta bi setetan irabazi zieten finalerdietako partida Erkiaga eta Del Riori. Sorpresa ematera aterako dira Johan Sorozabal gaztea, urte honetan eboluzio handiena izan duen puntista, eta David Minvielle bearnotarra, gaurko kasuan «etxeko» pilotaria. Salies de Bearnekoa da Minvielle, nahiz eta luzaroan Biarritzeko zesta-punta klubari lotuta egon.
Gaurko final honekin itxita geratuko da JAI ALAI LEAGUE-ko rankinga, mugikorreka aplikazioan ikus dezakezuena. Gogora dezagun aurreko hiru probetan zeintzuk izan diren irabazle:


1- EUSKO LABEL WINTER SERIES (GERNIKA): Beaskoetxea-Lopez

2- URREZKO XISTERA, BIARRITZ: Goikoetxea-Lopez

3- DONIBANE LOHIZUNEKO NAZIOARTEKOAK: Erkiaga-Gorka Sorozabal

4- PAUEKO KOPA: ??
JAI ALAI LEAGUE-ko lehen edizioko azken fasea zirkuituko zortzi pilotari onenek jokatuko dute Durangon. Gaurko finalean 2.000 puntu jasoko ditu bikote irabazleak eta 1.200 azpitxapeldunak. Momentu honetan honela dago rankinga (aplikazioan ikusgai):


AURRELARIAK:
1- ERKIAGA: 7940 pt

2- GOIKOETXEA: 7900 pt

3- JOHAN: 6280 pt

4- LADUCHE: 4420 pt5- Olharan: 4270 pt (lesionatuta)6- Olha: 3420 pt7- Beaskoetxea: 2900 pt (otsailean erretiratuta)8- Barandika: 2700 pt (lesionatuta)

ATZELARIAK:
1- LOPEZ: 8860 pt

2- GORKA SOROZABAL: 6870 pt

3- BASQUE: 6110 pt

4- MINVIELLE: 5200 pt

5- Del Rio: 5140 pt

6- Lekerika: 4540 pt

7- Zabala: 3040 pt (lesionatuta)

8- Portet: 2540 pt

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE