Galtza motzak baino gehiago

Frontisek hirugarren urteari ekin dio aurten. Janzkera berriak izan du oihartzuna, baina maila txukuneko jaialdiak ari dira ematen. Koadroko belaunaldi aldaketa abiatu nahi dute orain.

IMANOL MAGRO / Berria

Hirugarren urtea zaila da edozein egitasmotan. Hasi berritan ilusioa d a nagusi, bigarren urtean, berriz, esperientzia gehiagorekin ideia berriak jartzen dira martxan, eta hirugarrenean errealitate gordinarekin talka egin da. Frontis pilota enpresa ataka horretan dago, proiektuaren erroak sakonago lurperatu eta indartzeko garaia da. «Gure asmoa jaialdi onak emango lituzkeen enpresa sortzea zen, eta enpresa handiren bat edo beste ez bezala pilotariak lan egoera duinean izango zituena, eta lortu dugula uste dut», Karlos Armendarizen hitzak dira (Orkoien, 1969), Frontiseko pilotari eta kirol zuzendarietako batena

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE