DINASTIA ETXABE PILOTA TXAPELKETA

Bart arratseko partidetako emaitzak jarraian:

 

· ETXANIZ-MURGIONDO…….22 / DORRONSORO-EROSTARBE…15

 

· URRETABIZKAIA-SARASA….11 / UGALDE-ETXEGOIN……………..22

 

 

Atzo ikusitako jokoaren bereizgarri bat nabarmendu behar bagenuke, bi norgehiagoketako pilota galtze edo huts asko egin izanarena litzateke. Jokatutako tantoen % 75ª galdutako piloten ondorioz makagailura igotakoak izan zirelako. Tanto ederrak jokatu eta amaitu baziren ere, galdutako gehiegi jailadi ona izateko!

 

Markagailua bolada edo aldika bikote bakoitzaren alde eta kontrara mugiarazitako martxarekin jokatutakoa izan zen lehenengo norgehiagoka, 0-3, 7-3, 13-6, 13-13, 22-15, sakea berreskuratu ondoren gustoko pilota ateratzeko aukerak ere bere eragina izan zuelarik ibilbide horretan. Azkenean gutxien galdu zuen bikotea garaile, Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo Azpeitiarrak, elkarri lagundu eta tantoak luzatu eta gogortzera behartuz aurkariak. Galtzaile bikotearen jokoan aurrelariaren parte hartze txikia nabarmendu behar, inoiz ez bezela ikusi genuelarik atzo Aitzol Dorronsoro, atzelariaren nagusitasunaren ondorioko erasoko pilotetaz ez baliatuz eta elkarlanean aritzeko gogo haundirik erakutsi gabe. Pattal atzo Amurriotarra. Ondorioz Xabier Erostarberi lan asko egitea tokatu zitzaion, ezker-eskubi pilota luzatu eta agintzeaz gain, aurkarien jokoari eustea ere, kantxa eremuko zati gehiena eta joku ardura bere kargu egon zirelarik. Bezperan jokatutako partidaren eraginak eta hainbeste lan egin beharrak mermaerazi zuan Urretxuarraren joko etekina, pilota asko galdu zualarik tantoak gogortzen zihoazkion einean, eta partidaren azken zatian amor eman ere bai, garaileen mesedetan.

 

Bigarren partidak hasiera polita izan zuen, biña markagailuan eta pilota bizkor mugiaraziz tiki-taka batean, baina gerriko urdinekoak zazpirainoko tartetxoa egitea lortu zuten hurrengo jokoaren zatian, eta are eta haundiagoko 7-17ko zuloa ireki ere bai jarraian, nagusitasun osoarekin 22garren tantora nortzuk iritxiko ziren garbi erakutsiaz. Gustatu zitzaigun Ugalde-Etxegoin bikotea. Ugalde aurrelaria, berezkoa duen klase eta fintasunarekin frontoiko bazter eta txokoak bilatuz, eta mugiaraztea kostatzen den pilotei bizi emanez ere bai. Lau tanto eder erasoan, sakeak ondo gurutzatzea atze koadroetan, eta defentsa lanerako egokiera, atzo erakutsi zizkigunak Andonik. Ondo Oiartzuar gaztea nagusi mailako bere lehenengo urtean. Zeregin horretarako ordea Iñaki Etxegoin Donibane Garaziko 20 urteko atzelariaren laguntza izan zuen, mutil garaia izangatik kantxan azkar ibili eta bere esku on eskubiarekin pilota gogor astintzen duena, bai atzera luzatuz bai bazterrera moztuaz. Ezkerrarekin pilota batzuk galdu zituen baina hobekuntza edo aurreratze onak egin ditzazke itxura ederreko gazte honek pilota munduan. Galtzaileen aldetik zer esan berriz… Beñat Urretabizkaia gogotsu atera zen pilotari eman eta, mutil garaia izanik ere, aurre koadroetan ondo moldatuz, baina atzekaldean zegoen diferentziari etzuen jakin izan eusten, eta di-da batean partida eskuetatik joan zitzaion, Joseba Sarasa Huarte-Iruña pilota elkarteko 18 urteko gazteari bezela. Ezinean ibili zen Ultzamarra, ezker eskuinez jokatzen dakin pilotaria da baina, atzo behintzat, bestela ezin moldatuz frontiseko goiko losetaz baliatu beharrak pilota dezente galduerazi zion.

 

Eta atzoko bigarren aurrekanporaketako jardunaldiaren ondoren, erabakita gelditu dira 23 urtez beheragoko Nagusi mailako azken laurdenetako norgehiagokak, atxeikitako egutegi eguneratuan ikus dezakezuen bezela.

 

Datorren asteartean, Abuztuak 5ean beraz, hurrengo pilota jaialdia Zestoan:

 

· Jubenil mailan… PEÑA-MATEO / GELIS-ETXEBARRIA

 

· Nagusi mailan… E. LABAKA-IRUSTA / IRRIBARRIA-LABAKA

 

 

 

Zumaiako Kirol Elkartea

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE