Bikotea hirukotaren aurka, bihar Galarretan eguerdiko 12:00etatik aurrera

Berria Txapelketan jokatu behar zen A taldeko partidua, Urrutia II-Apezetxea, Goikoetxea V-Aiestaranen aurka, ez da bihar Galarretan jokatuko Urrutiaren lesioaren ondorioz. Beraz A taldean Gurrutxaga-Zaldua (8 puntu) eta Goikoetxea V-Aiestaran (5 puntu) dira, finalerdietara sailkatu diren bi bikoteak. Datorren astean erabakiko dira B taldeko beste bi bikote sailkatuak.

Gauzak horrela, biharko Oriamendik jaialdi berezia prestatu du. Hasteko ordutegia ez da ohikoa. Eguerdian hasiko da jaialdia, 12:00etan Galarretan, eta estelarrean Urriza eta Barrenetxeak, Ansa II.a, Ezkurra II.a eta Larrañagak osatzen duten hirukotearen aurka jokatuko dute.

Aspaldi ez zela jokatzen mota honetako partidua. Oriamendiko izar nagusiak elkartuko dira kantxan. Urrizak eta Barrenetxeak erronka potoloa dute aurretik. Ez da erraza izaten bikotearentzat zuloak bilatzea. Gainera hirukote indartsua da. Bikote onenari aurre egiteko hirukote sendoa behar izaten da eta Oriamendik batu ditu. Ansa izango da tantoak amaitzeko ardura izango duen aurrelari nagusia. 

Jaialdia beste partidu interesgarri batekin hasiko da. Segurola eta Apezetxeak, Goikoetxea eta Martirenaren aurka jokatuko dute. Jaialdia ETBk eskainiko du 15:10etatik aurrera. 

Berria Txapelketan jokatu beharreko partidua atzeratu egin da

Berria Txapelketan jokatu behar zen A taldeko partidua, Urrutia II-Apezetxea, Goikoetxea V-Aiestaranen aurka, ez da bihar Galarretan jokatuko Urrutiaren lesioaren ondorioz. Hala ere, partidua ez zaie galdutzat ematen Urrutia eta Apezetxeari.

Bihar jokatzekoa zen partidua martxoaren 25era atzeratu da eta aukera izango dute sailkatzeko eta partida jokatzeko, aurreneko jardunaldian ez bezala. Beraz A taldean Gurrutxaga-Zalduak 8 puntu dituzte, Goikoetxea V-Aiestaranek  puntua dute eta Urrutia eta Apezetxeak puntu negatiboa dute. Datorren astean erabakiko dira finalerdietarako A  eta B taldeetako lau bikote sailkatuak.

Cartelera del sábado 18 de marzo en Galarreta a partir de las 12:00 horas

1. Segurola-Apezetxea contra Goikoetxea V-Martirena a 40 tantos

2. Urriza-Barrenetxea IV contra Ansa II-Ezkurra II-Larrañaga a 40 tantos

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE