Beti-Jai frontoiari buruzko hitzaldia, gaur Bilbon

Amillategi

Madrilgo Beti Jai frontoia aldarrikatu dute Kultur Interesdun Ondasun.
Hori dela eta gaur arratsaldean, zazpi t’erdietan, Bilboko Ensanche Etxean hitzaldi bat prestatu dute, jakin arazteko frontoi honek duen edertasun berezia eta bermatzeko beharrezkoa izan den lana azaltzeko.

Atzo arratsaldean, Iñigo Gallagak multimedia aurkezpen bat erakutsi zuen pilotaren historiari buruz. Interesgarria izan zen, zeren eta euskal pilotak izan dituen harremanak beste joko batzuekin, batez ere XX gizaldia aurretikako historia, gutxi ezagutzen den gaia da. Ikusleen artean Jesus Azurmendi zegoen, palari buruzko aditu nagusietako bat. Bizkaiko pilotari asko ere ordezkatuta daude erakusketan, esate baterako Excelsior txapelketa jokatu zutenak eta ondorengo Bizkaiko izarrak. Aipamen berezia merezi du raketistek jaso duten harrera politagaitik, argazki txukunak bait daude eskegita.

Bilbao Jai Alai enpresak prestatuta dauka areto berean hain bizkaitarra den zesta punta jokoari buruzko erakusketa. Gainera, kamisetak eta beste gehigarri batzuk ikusi daitezke pilotarekin zerikusia dutenak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE