Behar Zana se impone a Txukun Lakua y jugará en octavos del Berria contra Hernani

Igandean Hernanin txapelketako final-hamaseirenetako 2º kanporaketa jokatu zen, Txukun Lakua (Gasteiz) eta Behar Zana (Villabona) kluben artean, talde gipuzkoarrak kanporaketa irabazi zuen, partida erabakigarrian erraz irabaziz.
Hauek izan ziren emaitzak :

TXUKUN LAKUA 1 BEHAR ZANA 2
Kadeteak : Palacios – Ormazabal 22 Aranburu – Otaegi 5
Gazteak : Otxoa – Alava 18 Aranburu anaiak 22
Nagusiak : Diez de Gereñu – Ramos 7 Urbieta II – Erasun 22

Kadeteetan partida parekatua espero zen, baina ez zen horrela izan, Arabako bikotea jaun eta jabe izan zen partidaren hasieratik, deigarria izan zen Palacios aurrelariaren sakatzeko teknika, jokaldi horrekin tanto asko egin baizituen, Ormazabal atzelaria ere ondo aritu zen eta erraz irabazi zioten bere eguna izan ez zuen bikote gipuzkoarrari, 8-1, 15-4, 22-5eko partzialek dena esaten dute.
Gazteetan kanporaketako partidarik onena ikusteko aukera izan genuen, Behar Zanaren bikotea 4-8 eta 7-15 aurretik joan zen, anaiek oso serio jokatuz, Oier atzelaria atzelari arabarraren nagusitasunari eutsiz eta Eñaut aurrelaria nagusi izanik koadro alaietan, hortik aurrera atzelari gipuzkoarrari eskuak hondatu zitzaizkion eta Txunkun Lakuako bikotea markagailuan hurbildu zen baina ez zen nahikoa izan 22-18. Naiz galtzaile atera Aitor Alava izan zen partidako pilotari onena.
Nagusietan partida erabakigarria jokatu zen, Behar Zanaren bikotea faboritoa zen eta hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen 18-0eko partziala lortuz, Erasun atzelari profesional ohia piloteoan nagusi zen ziurtasun handiz jokatuz eta aurrean Urbieta II.ak bere errematatzaile kalitatea erakusten zuen, Diez de Gereñu – Ramosek partidaren amaieran erreakzionatu zuen baina berandu zen, 8-0, 15-0, 22-7ko partzialek dena esaten dute.
Behar Zanak Hernani klubaren aurka jokatuko ditu final-zortzirenak.
—————————————————————————————————————————————-

El domingo en Hernani se disputo la 2ª eliminatoria de dieciseisavos de final del campeonato, jugaban Txukun Lakua Vitoria) y
Behar Zana (Villabona) el club guipuzcoano gano la eliminatoria, venciendo fácil en el partido decisivo, estos fueron los resultados :

TXUKUN LAKUA 1 BEHAR ZANA 2

Cadetes : Palacios – Ormazabal 22 Aranburu – Otaegi 5

Juveniles : Otxoa – Álava 18 Hermanos Aranburu 22

Senior : Diez de Gereñu – Ramos 7 Urbieta II – Erasun 22
En cadetes se esperaba un partido igualado pero no fue así, la pareja alavesa fue muy superior desde el principio del partido, llamó mucho la atención la manera de sacar del delantero Palacios, jugada con la que realizo muchos tantos, estuvo bien acompañado del zaguero Ormazabal y ganaron fácil a una pareja guipuzcoana que no tuvo su día, los parciales de 8-1, 15-4, 22-5 lo dicen todo.

En juveniles pudimos ver el mejor partido de la eliminatoria, la pareja de Behar Zana fue por delante 4-8, 7-15 con los hermanos jugando muy serio, el zaguero Oier aguantando el dominio del zaguero alavés y el delantero Eñaut siendo superior en los cuadros alegres, a partir de ahí al zaguero guipuzcoano se le estropearon las manos y la pareja de Txunkun Lakua se acercó en el marcador pero no fue suficiente porque termino igualando la eliminatoria el club guipuzcoano 22-18, a pesar de perder Aitor Álava fue el pelotari más destacado del partido.

En senior se disputó el partido decisivo, la pareja de Behar Zana salía favorita y demostró su superioridad desde el principio consiguiendo un parcial de 18-0, el zaguero exprofesional Erasun dominaba el peloteo jugando con mucha seguridad y adelante Urbieta II demostraba su calidad rematadora, Diez de Gereñu – Ramos reaccionaron al final del partido pero ya era tarde, los parciales de 8-0, 15-0, 22-7 lo dicen todo.Behar Zana disputara los octavos de final contra el club Hernani.   

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE