Barrenetxeak 27 tanto behar ditu bihar finalera zuzenean sailkatzeko

Urriza kanporatuaren aurka jokatuko du ligaxkaren azkenengo partiduan 19:00etan hasita. 

Endika Barrenetxeak finalerako sailkapena nahi du bihar arratsaldean Urrizaren aurka. Hernaniarrak nahikoak ditu 27 tanto helburu hori lortzeko. 27 edo tanto gehiago egiten baditu zuzenean sartuko litzateke finalera, finalerdia jokatu gabe. Helburua ez da erraza aurkaria egungo txapelduna baita, Javier Urriza.

Ligaxkaren azkenengo partidua jokatuko dute eta Urrizak ez du aukerarik finalerdietara pasatzeko. Azkenengo postuan geratuko da, nahiz eta bihar garaipena lortu. Lehenengo bi partiduetan 23an geratu zen, Juanenearen eta Ansaren aurka, eta lau puntu ez dira nahikoak izango. Hala ere, txapeldun haundia da eta garaipenarekin esan nahi dio agur Buruz Burukoari. Gainera, Barrenetxearen aurkako partiduak beti dira pizgarriak eta azken urteotan klasikoak bihurtu dira txapel asko lehiatu baitituzte bi erremontistek.

Barrenetxeak zortzi puntu ditu sailkapenean partidu honen faltan eta jokaturiko biak irabazi ondoren. Ansak 10 puntu batu ditu jhiru partiduetan. Bien arteko norgehiagoka Barrenetxeak irabazi zuen, 30-27, eta puntuen arteko berdinketan hernaniarrak lortuko luke sailkatzea. Aurtengo txapelketan izan duten ibilbidea ikusita Barrenetxea da faborito, sasoi betean dago, baina Urrizak orain arteko arantza atera nahi du.

Odei Arregiren azkenengo partidua

Bestetik, Odei Arregi (Tolosa, 30 urte) erremontistak bere azken partidua jokatuko du Galarretan profesionaletan. 2021eko azaroan debutatu zuen Oriamendi enpresarekin eta bi urte bete aurretik beste erronka batzuk ditu aurretik. Azkenengo partidua Loitegirekin jokatuko du, Gurrutxagaren eta Zalduaren aurka. 18:00etan hasiko da partidua eta jaialdia.

Cartelera del sábado 26 de agosto en Galarreta

1. Loitegi-Odei contra Gurrutxaga-Zaldua a 3 set

2. Urriza contra Barrenetxea IV a 30 tantos

3. Aldabe-Martirena contra Goikoetxea V-Azpiroz a 3 set

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE